Xilaba Bertsulari Txapelketa 2021-10-13

Lehenengo final aitzinekoa Maulen larunbatean

Lehenengo final aitzinekoa Maulen larunbatean

Xilaba Bertsulari Txapelketa final aitzinakoen fasera heldu da. Amets Arzallus gailendu zen azken kanporaketan Gabadin eta Maulen izango du segida Xilabak, urriaren 16an.  "Maule Baitha" gelan ospatuko da 17:00etan. Sarrerak bertan izango dira salgai, 16:00etatik aitzina.

Oihana Larrandaburu aurkezlearen eskutik larunbateko saioan, kantari arituko den seikotea:  

Amets Arzallus Antia
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Maddi Sarasua Laskarai
Aitor Servier Etxexuri
Kerman Diaz
Karlos Aizpurua Etxarte

   Finalaurrekoetan egin beharreko lanak

    Agurrak
    8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    8ko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    10eko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    Kartzela banaka, 2 punturi erantzun eta gaia emanda bi bertsu doinu eta neurri librean
    Agurrak

Hiru finalaurrekoetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera gainerako bostak puntuen baitan sailkatuko dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza