Bertsolaritza irratietan 2021-11-22

Bapateko Unibertsoa Arraio irratian
Aurreko astean, Ortzaikako San Martinetako bertso saioa izan zuten izpide Bapateko Unibertsoa programan.
Xilabako finlaz ere hitzegin zuten eta Mantxiren eskutik bertso fonoteka entzungai izan zen.
Bapateko Unibertsoa 2021-11-15
(H)ari naizela Ataria irratian
Irailaren 11n izan zen Azken Muga proiektuaren urteroko bertso-eguna izan zen aurreko asteko irratsaioaren ardatza.
Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano, Maddi Sarasua, Julio Soto eta Andoni Egaña aritu ziren kantuan.
Umorea, seriotasuna, migrazioa, gazteen mugimendua, artelanak... denetariko gaiei kantatu behar izan zieten bertsolariek eta irratsaio honetan bildu dira bertsoaldirik esanguratsuenak.
Potto programa Bilbo Hiria irratian
269. POTTO saioa aireratu zen pasa den astean Bilbo Hiria irratian.
Bizkaiko Bertsolari txapelketaren kanporaketak aztertu zituzten eta finalaurrekoetara sailkatutako bertsolarien kantuak ezagutu. Nafarroako txapelketaren finala aurkeztu eta XILABA txapelketaren txapeldun Amets Arzallusen prosa bizia ere entzun zen.
Biba bertsoa!
Bertsoinka programa Xorroxin irratian
Xilaba bertsolari txapelketako finalerdien harira, Maulen, Bardozen eta Izpuran jokaturiko finalerdietako bertsoak aditu ziren Bertsoinka saioan.
Bestalde, Uxue Alberdiren Makarrizketa saioa aditzeko aukera ere izan zen.
Bertsoak uhinetan, beti bezala !
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28