Bertsolari aldizkariak argitaratuta 2021-11-22

'Bidea da borroka' komikia Gaztelumendi anaien eskutik

'Bidea da borroka' komikia Gaztelumendi anaien eskutik
Argazkia | Komikiaren azala (moldatua)
Beñat Gaztelumendik egin du gidoia eta Unai Gaztelumendik jarri dizkio irudiak ondoren. Gaur aurkeztu dute komikia Añorgako Museum Cement Rezolan. “Bidea da borroka komikian gure belaunaldia eta gure mundua nola ikusten dugun kontatzen saiatu gara”.

30-35 urte bitarteko bertsolari, gizon eta gipuzkoar bat da komikiaren protagonista, izen-deituraz, Martin Artola. BEC-eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketara sailkatu den bertsolari gaztea da Artola, eta finalera autoan doala ordura arteko zenbat gogoeta eta momentu gogoratuko ditu. Bidaia bikoitz hori da komikiak kontatzen duena.

Jarraian komikiari buruzko Beñat eta Unai Gaztelumendiren zita batzuk:

“Gure belaunaldian badago sentipen bat aurreko belaunaldi guztiak hobeak zirela, belaunaldi bat aurrekoa baino hobeagoa… Guregana dena lortuta iritsi dela dirudi, eta dena alferrik galdu dugula”.

“Gure belaunaldiari buruz hitz egin nahi genuen: gatazka armatuaren fasearen ondoren egoera nola bizi dugun, hizkuntzaren gatazka nola sentitzen dugun, nola ikusten dugun 80ko hamarkadarekiko miresmen hori…”

“Asko saltzen da irudi bat: bertsolari izateko gaztetan txapelketa on bat egin behar duzula;… bertsolaria izango zara eta ibilbide bat izango duzu. Batetik, ez da sanoa presio horrekin bizitzea; eta bestetik, ez da erreala ere”.

Informazio gehiago Bertsolari aldizkariak egin zion elkarrizketan.

Bertsolari aldizkariak argitaratuta

Duela bi urte jaso zuten enkargua anaiek Bertsolari aldizkariaren partetik eta dagoeneko aldizkariak bultzatuta atera den 4. liburua da "Bidea da borroka". Datozen asteetan, komikia aurkezteko bira egingo dute egileek, bertsoak kantatuz eta zuzenean marraztuz, komikiko gaien inguruan. Lehen emanaldia abenduaren 2an egingo dute, ostegunez, Añorgan.

 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu