Erniarraitz sariketa 2008-02-17

Alaia Martin ere Erniarraitzeko finalera, Azpeitian irabazita

Maialen Valverde gelditu zen bigarren

1. Alaia Martin 210,5 puntu
2. Mailaen Velarde 200
3. Aitor Urbieta 197,5
4. Arnaitz Lasarte 194,5
5. Lide Rekondo 175,5
6. Tibalt Alberdi 149

Urola-Kostako Hitzaren kronika
Ostiral gauean, Azpeitiko Betharram aretoan jokatu zen IV. Erniarraitz Sariketako bigarren kanporaketa. 120 betsozale bildu ziren eta saio bikain batez gozatzeko aukera izan zuten. Jokin Uranga (Azpeitia) gai-jartzailearen aginduetara sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Alaia Martin oiartzuarra, Maialen Velarde zumaiarra, Aitor Urbieta Zarautzen bizi den itziartarra, Arnaitz Lasarte hernaniarra eta Lide Rekondo eta Tibalt Alberdi azkoitiarrak. Lehenengo postuan Martin sailkatu zen, finalerako txartela eskuratuz. Bigarren, Velarde izan zen; honek ere aukera handiak ditu finalean izateko. Hirugarren, Urbieta izan zen eta honek ere baditu aukerak finalean izateko. Laugarren, bosgarren eta seigarren, Lasarte, Rekondo eta Alberdi sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Goi mailakoa izan zen atzo Azpeitiko Betharram aretoan jokatu zen kanporakea. Bertsolariek bertso umoretsuekin bertsozaleaeei irria atera arazi zieten, eta bertso sakonekin bertsozaleen bihotzetara iritsi ziren. Urangak jarritako gai gehinak gizartean puri purian dauden gaiak izan ziren; batzuek alaiak eta besteak tristeagoak. Saio guztian zehar, politikarekin lotutako bertsoek pisu handia izan zuten. Saio batean baino gehiagotan, ostegunean ezker abertzaleak deituriko grebaren aldeko jarrera erakutsi zuten bertsolariek.
Bertsolariek egin behar izan zuten lana ondorengoa izan zen: lehenengo, ofizioka binaka jarrita hiruna bertso abestu zituzten zortziko handian. Hondoren, bakarkako lanean bi hariketa egin zituzten; lau errima emanda zortziko txikian bertsoa osatu eta bukaera emanda zortziko handian beste bertso bat osatu. Ondoren, berriro ofizioka binaka jarri zituen gai-jarzaileak, oraingoan zortziko txikian abestu zituzten hiruna bertso. Azkenik, kartzelako lana izan zuten; banaka, puntu berari erantzun eta gaia emanda bi bertso abestu zituzten. Azken ariketa honetan, gehienez ere bost puntuko neurria hartzera behartuta zeuden.

Martinek goi mailako saioa osatu zuen. Ofizioka txukun, akatsik gabe aritu zen eta errima aberatsak erabiliz arrazoi onak bota zituen. Bakarkako ariketetan, besteak baino koskatxo bat gorago dagoela erakutsi zuen. Kartzelakoan bikain borobildu zuen bere lana.

Velardek bere “kantakera goxoarekin” betsozaleak liluratzea lortu zuen. Ofizioka txukun aritu zen. Bakarkako lanetan maila bikaina erakutsi zuen. Kartzelakoan gaia emanda abestu zituen bi bertsoek aipamen berezia merezi dute. Oso kontzentratuta ikusi zen saio guztian zehar.

Urbietak ere oso lan ona egin zuen. Ofizioka, bere ironia eta umore berezia erakutsi zituen. Zortziko txikian Velarderekin inauterietako gaiarekin egindako saioa izan zen txalotuena. Bakarkakoan ongi aritu zen. Kartzelakoarekin bikain errematatu zuen bere lana.

Lasarte, hasieran urduri aritu bazen ere, gero bere tenplea aurkitu zuen. Ofizioka ale onak bota zituen. Bakarkako lanetan bikain aritu zen, batez ere, lau oinak eta bukaera emanda.

Rekondo urduri samar aritu zen saio guztian zehar, baina bere betso maila txukun eta azkarraren arrastoak utzi zituen. Bertsoak abesterakoan eman zion erritmoa aipatzekoa izan zen. Ofizioka ongi aritu zen, eta bakarka ere txukun aritu zen, batez ere, lau oinak eta bukaera emanda.

Alberdik jaso zuen txalo gehien. Saio irregularra egin arren, gai umoretsuetan daukan abilezia erakutsi zuen. Urduri aritu zen arren, ale bikainak bota zituen. Adar jotzaile bikaina dela erakutsi zuen eta bukaera emanda abestu zuen bertsoarekin denak barrez jarri zituen.

Honela, Xabier Azpillagak, Manuel Agirretxek eta Josu Garatek osatutako epaimahai taldeak iritzitakoaren arabera, honela gelditu zen sailkapena:

1. Alaia Martin 210,5 puntu
2. Mailaen Velarde 200
3. Aitor Urbieta 197,5
4. Arnaitz Lasarte 194,5
5. Lide Rekondo 175,5
6. Tibalt Alberdi 149

Honenbestez, Martin finalean izango da. Velardek ere hanka eta erdi finalean ditu. Urbietak ere aukerak izan ditzake. Lasartek zailagoa duen arren, hurrengo astean gertatzen denaren esperoan egon beharko du.


Hodei Iruretagoiena finalera zuzenean, Azkoitian irabazita. Kronika Urola-Kostako Hitza

SAILKAPENA
1. Hodei Iruretagoiena 199 puntu
2. Oier Aizpuru 189´5
3. Jokin Sudupe 177´5
4. Josu Oiartzabal 174
5. Eneritz Artetxe 165
6. Silbia Etxaniz 152´5

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra