Bertsolaritza irratietan 2021-12-21

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
2021 urtea amaitzear den honetan, irratiek jarraitzen dute emititzen eta bertsoa lau haizetara hedatzen. Kronika honek ere pausa txiki bat ukango du aste batez baina joan aurretik, hemen duzue aurreko asteak ekarri zigunaren bildumatxoa, eguberri kari, opari gisa...

(H)ari naizela Ataria irratian

Abenduaren 11n Gure Bertso Zirkua antolatu zuten Galtzaundik, Gure Zirkuak eta (H)arituzek eta saio bikoitza izan zen bertan. Goizean, Haritz Mujika, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal aritu ziren kantuan; arratsaldean, berriz, Alaia Martin, Julio Soto, Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus.
Bada, arratsaldeko bertsoek hartu zuten irratsaioaren zatirik handiena, eta horren aurretik goizeko emanaldiko zenbait bertso ere entzun izan ziren.

Hari naizela 2021-12-16

 

Potto programa Bilbo Hiria irratian

Bilbao Arenak hartu zuen larunbatean Bizkaiko Bertsolari Finala. Ia 4000 lagun batu ziren bertatik bertara bertsolarien kantuak entzuteko. Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, lehenengoz, Jone Uriarekin buruz burukoa jokatu ondoren, baina aurretik hainbat ariketa egin behar izan zituzten.
Haren ondotik sailkatu ziren, azkenean, Etxahun Lekue Etxebarria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Onintza Enbeita Maguregi, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola eta Gorka Pagonabarraga Agorria.
Zuzeneko emankizun berezia egin zuten Potto saioan. Erlantz Ibargurengoitiarekin batera iruzkinak egiten Haizea Arana, Aner Peritz Manterola eta Maite Sarasola aritu ziren.
Biba bertsoa!

Potto 2021-12-18

 

Hitza Jolas programa Euskadi irratian
 
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaren atarian, txapelketaren azken fasean entzundako bertsoaldi batzuk berreskuratu nahi izan zituzten. Bederatzikoaz gain, Beñat eta Unai Gaztelumendirekin ere izan ziren, "Bidea da borroka" euren komikiak herriz herri, aurkezpenez aurkezpen egingo duen bidearen xehetasunak jasotzeko.
 
 
 

Bertsoa opari da ta zenbat zorion !
Oparia zabaldu ta eguberri on !

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu