XIV. edizioa 2021-12-21

Xabi Maia, Oihana Arana, Aitor Salegi, Aimar Sorazu, Aitor Sarriegi, Nerea Elustondo, Iñaki Gurrutxaga, Aroa Arrizubieta, Maialen Lujanbio eta Hodei Iruretagoiena. Bertsolari horiek ekin zioten XIV. Kopla Txapelketari, aurtengoa desberdina; musukoa jarrita publikoa, barra itxita, ikusleak eserita... azkenaldian ohitura bihurtu diren neurriak errespetatuta ospatu zen azkenean Putzuzulo Gaztetxe honetako azken Kopla txapelketa izango zena.
Mayi Saizar eta Beñat Intxauspe arduratu ziren bertsolariei gaiak jartzeaz; eta Aratz Olaizola, Aitor Amilibia Kortxi eta Imanol Etxeberriak jarri zieten musika.
Informazio gehiago Zarauzko Hitzan, eta Amets Aizpuruak egindako kronika poto.eus instagram kontuan.
Argazkia: Amaia Urbieta Arruti
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza