Data zehazteke 2021-12-22

2022ko Bertso Eguna, udaberrian

2022ko Bertso Eguna, udaberrian
Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, urte berrian izango da Bertso Egunik, baina ez urtarrilean.

Bertsoak izango du bere eguna 2022an, baina ohi baino beranduago helduko dio ospakizunari. Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, urtarrilean egin beharrean udaberrian izango da ibilbide luzea duen Bertso Eguna. Data oraindik zehazteko dago.

Plaza biziberritzeko ahaleginean hiru Bertso Egun antolatu zituen elkarteak 2021ean: Hazparnen, Iruñean eta Getarian. Unean uneko eta tokian tokiko egoera medio, ordea, azken biak egin ahal izan ziren.

2022ak ere izango du Bertso Egunik, beraz, baina udaberrira arte itxaron beharko dugu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza