Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarre 2022-01-11

Iragan berri den udazken txapelketatsuak bertsolaritza lehen lerroan jarri du eta pandemiak baldintzatutako garai hauetan sortutako su horri jarraipena eman nahi dio Bertsularien Lagunak. Txapelketaz gain beharrezkoak dira jaialdi, otordu zein bestelako bertso saioak; eta Ipar euskal Herrian bertsoez gozatzeko aukera bat baino gehiago izango da ondorengo egun eta asteetan.
Gogoratu bestalde, Haizea Dator ekimena martxan dela aurten ere: Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberuako bertsu eskoletako ikasleei eta bertsulari gazteei plaza bat ematea du xede egitasmoak. Hilabeteko lehen ostiral guziz, izaten ari dira saioak.
Azaroan Lexantzün eta abenduan Hendaian burutu ondoren, tamalez, urtarrilean Itsasun izatekoa zena bertsan behera gelditu zen osasun egoera dela eta. Espero dezagun hurrengo hilabeteetako siaoak aurrera ateratzeko moduan izango direla. Baionan, Urruñan, Baigorrin eta Saran izango dira hurrengoak, hurrenez hurren.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu