Bertsolari, bertsozale podcasta 2022-02-11

Amets Arzallus, bertsolari, bertsozale

Amets Arzallus bertsolariak bere bertsozaletasunaren eta bertsogintza gustuen printzak eta gogoetak eskaintzen dizkigu podcast honetan.

Bertso-eskolara joan eta gerora bertsozaletu zen Amets, bertsoak eskaintzen zizkion aukerez liluratzen hasita. Zahar kutsuko doinuak zaizkio sarri atseginen, baina, boladak izaten dituela aitortu du eta, azken aldian, Leteren 'Ez nau izutzen negu hurbilak' doinua darabil bakarkakoetan. Joxe Agirre, Xalbador, Maialen Lujanbio eta Aitor Bizkarra aipatu ditu, bere kutunen artean. Bertsoaldi bat, berriz, Saioa Alkaizaren Nafarroako finaleko bakarkakoa, gasolindegikoa. Bertsolaritzan, Iparraldean bidea egin dela dio, baina, hizkuntzaren egoera arranguraz bizi duela dio. Bere ustez ez diogu bere gordintasunean begiratu nahi izaten.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza