Arabako txapelketa 2008-02-20

Larunbatean hasiko da Arabako Txapelketa, Laudion eta 18 bertsolarik hartuko dute parte

Lehenengo kanporaketan Iñaki Viñaspre, Juan Mari Juaristi, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Ander Solozabal eta Ekaitz Samaniego arituko dira.

Larunbat honetan hasiko da Laudion Arabako Bertsolari Txapelketa. 18 bertsolari eta sei saio izango ditu: hiru kanporaketa, bi finalerdi eta finala, aurten Printzipal antzokian. Helburuei dagokionez, Arabako lurraldean eta esparru ezberdinetan bertsolaritza sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozioa bideratzea dira Arabako Txapelketaren helburu nagusiak.
Horregatik, Arabako lurraldera ahalik eta gehien zabaldu asmoz, saioak eskualde ezberdinetan egingo dira.
 Bestalde aurreko urteko txapelketarekin emandako salto kualitatiboarekin lortutakoa mantentzea eta sendotzea da aurtengo helburu zehatzetako bat, besteak beste bertsozale kopurua, komunikabideetako oihartzuna, . . .

Txapelketak hiru kanporaketa, bi finalaurre eta finala izango ditu. Finalaurreak Aramaio eta Gopegin dira, martxoaren 9 eta 16an, (igadez, 17:00etan). Finala, Gasteizen, Printzipal antzokian, apirilaren 5ean, larunbatez, 17:00etan.

Hona hemen kanporaketako saioak eta 18 bertsolariak

1. KANPORAKETA:
- LEKUA: Laudioko Basalarrina elkartea
- ORDUA: 20.00etan afaria, 22.30etan saioa
- AURKEZLEA: Lierni Altuna

BERTSOLARIAk
Iñaki Viñaspre,                Abetxuko 1984
Juan Mari Juaristi,        Gasteiz  1959
Izar Mendiguren,            Laudio  1988
Serapio Lopez,             Baranbio 1960
Ander Solozabal,           Gasteiz 1991
Ekaitz Samaniego,        Gasteiz 1990


2. KANPORAKETA:
- LEKUA: Lantziegoko Luis R upategia.
- ORDUA: 20.00etan afaria, 22.30etan saioa
- AURKEZLEA: Irati Lotina


BERTSOLARIAK HERRIA JAIOTZE DATA
Asier Otamendi ,               Gasteiz 1971
Zigor Enbeita,                    Izarra 1972
Felipe Zelaieta,                Gasteiz 1962
Alberto Martinez “Betto”,   Izarra 1967
Andere Arriolabengoa,   Aramaio 1982
Jagoba Apaolaza,          Gasteiz  1989


 
3. KANPORAKETA:
- LEKUA: Aguraingo Sarayola jatexean
- ORDUA: 20.30etan afaria, 22.30etan saioa
- AURKEZLEA: Idoia Beitia

BERTSOLARIAK HERRIA JAIOTZE URTEA
Oihane Perea (Egungo txapelduna),      Gasteiz 1977
Manex Agirre,                                              Aramaio 1982
Rikardo Glz. De Durana,                          Oreitia 1959
Ruben Sanchez,                                       Gasteiz  1985
Iker Agirre,                                                  Aramaio 1987
Beñat Goitia,                                             Gasteiz 1991


Albiste gehiago

Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05

Martxoak 8 bertso agendan: formatu desberdineko 17 ekitaldi gaur hasita

Larunbatean 21:00etan ETB1en. 2025-02-20

Bertsoaroako eta sagardotegiko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Miren Artetxe eta Bittor Thikoïpe 2025-02-18

Bertsoak Donapaleuko libertimenduan