Gazte Sariketak 2022-04-04
![Bittori Elizaldek eta Aner Peritzek irabazi dute Bertx[o]ri Saria Iruñean](https://static-bertsoaeus.nr-md.com/media/photologue/photos/cache/FPMiHDvWYAAchM5_content.jpg)
Ostiralean jokatu zen Iruñean Bertx[h]ori Sariko finala eta Bittori Elizalde Soto-Aner Peritz Manterola bikotea gertatu zen irabazle, Laba lepo beteta jokatu zen finalean. Ikasle giroko ekimen honetan hiru bikote aritu ziren kantuan, aurrez hiru kanporaketetan sailkatuak:
Xabat Illarregi Marzol-Ainara Ieregi Aranburu
Bittori Elizalde Soto-Aner Peritz Manterola
Peio Ardaiz Gale-Haizea Arana Cardenal
Bertx[h]ori Saria Nafarroako Unibertsitate Publikoko bertso-eskolaren eskutik sortu da eta arrakasta handia izan du lehenengo edizio honetan. Hiru kanporaketetan aretoak bete egin dira. Ikasle giroan bertso eskaintza plazaratzeko ideiak beraz bete betean gauzatu da.