Pandemiari erantzunez sortu zena 2022-04-04

'Durangaldea uztabarritzen': sei bertso jaialdi eskualdeko bertso giroa hauspotzeko

'Durangaldea uztabarritzen': sei bertso jaialdi eskualdeko bertso giroa hauspotzeko
Berezitasunetako bat da herrialde guztietako bertsolariak izango direla plazan, gehienak emakumezkoak". Durangaldeko bertso-eskolak azpimarratu egin du eskualde mailako ekimen batean herrialde guztietako bertsolariak txertatzearen garrantzia.

Durangaldeko Bertso-eskolak pandemia garaiko plaza galera ia erabatekoari aurre egiteko Durangaldea uztabarritzen bertso-zirkuitua jarri zuen martxan 11 saioko zirkuitua antolatuz. Ekimenak harrera ona izan zuen eta aurten bigarren edizioa antolatu du saio kopurua doitu eta bertsozaleari begira erakargarritasun plus bat erantsita, Igor Galarzak Durangaldeko bertso eskolako kideak Bertsoa.eus-i adierazi dionez: "Pandemia garaian plaza asko galdu ziren eta horren aurrean pentsatu genuen 11 saioko zirkuitua antolatzea, eskualdeko zein plazako bertsolariak elkartuz. Orokorrean oso ondo joan zen eta aurten beste buelta bat eman diogu. Zirkuitu laburragoa antolatu dugu eta erakargarriagoa. Berezitasunetako bat da herrialde guztietako bertsolariak izango direla plazan, gehienak emakumezkoak". Durangaldeko bertso-eskolak azpimarratu egin du eskualde mailako ekimen batean herrialde guztietako bertsolariak txertatzearen garrantzia.

Jaialdiak baina espazio anitzetan
Durangaldea uztabarritzen ekimeneko saioak jaialdiak izango dira eta lekuaren arabera espazio ezberdinetan egingo dira, giro aniztasuna helburu: parkean, elizan, gaztetxean, aretoetan...



Larunbatean Etxanon, lehen saioa
Larunbatean ekin zion aurtengo bertso zirkuituak, Etxanon: Onintza Enbeita, Igor Galarza, Sustrai Colina eta Ander Sarriugarte aritu ziren kantuan herriko elizan, Beñat Romerok gaiak jarrita. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, harrera polita izan zuen saioak eta giro ederrean joan den. Ondorengo saioak, Otxandion, Elorrion, Iurretan, Durangon eta Garain izango dira. Azken saioa, maiatzaren 21ean. Denera, 25 bertsolarik eta sei gai-jartzailek hartuko dute parte zirkuituan. Hona beheko kartelean saio guztiak:

 Aurrera begira ere, Durangaldeko bertso eskolak ekimen honekin jarraitzeko bokazioa du baina planteamendu ireki batekin, zirkuituak forma eta izaera berriak har ditzakeelarik.

(Argazkiak: Ioar de Guzman)

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri