Oier Etxeberria, Erniarraitz Sariko irabazlea 2022-04-06

"Bertso eskolako asteroko dinamikari ematen diot garrantzia"

Erniarraitz Sarian egindako lanarekin "konforme" gelditu zen Etxeberria. Ofiziotan aritu zen erosoen. Azpeitiko Gaztetxean plaza ederra zegoela adierazi du.

Oier Etxeberria da aurtengo Erniarraitz Sariko irabazlea. Bertsoa.eus sareko plazari egindako adierazpenetan, Azpeitiarra gustura gelditu zen finalean egindako lanarekin, "batez ere ofiziotan egindakoarekin. Hor nik uste txukun aritu nintzela, eta bakarkakoetan ere hor nonbait, pulitzeko zerbait beti gelditu arren". Kantukideak ere sendo ikusi zituen Etxeberriak. "Kartzelakoak oso onak izan ziren".

Erniarraitz Sariko finalean 150 lagun inguru bildu ziren Azpeitiko Gaztetxean eta "oso plaza txukuna" zegoela aitortu du. "Jende gehiagoko finalak ere izan dira baina gatozen tokitik etorrita bertsotarako plaza ederra zegoen". Lau ediziotan kantatu du sariketa honetan Etxeberriak eta beste behin finalean. Beste gazte sariketetan ez ezik plaza ere zerbait probatzeko aukera izan du "normalean, saiotatik gustura itzulitako irudipena" duela dio.



Zenbat eta zaharragoa orduan eta gehiago gustatzen zaion ingeniaria
Egungoek ez ezik, bertsolari zaharrek liluratzen dute 24 urteko Makina Erramintako ingeniari azpeitiar hau. "Zenbat eta zaharragoa, orduan eta hobea" dio Etxeberriak: "Uztapide, Joxe Agirre, Lasarte..." Aitortzen du mitifikazio puntu bat egon litekeela horretan, eta izugarri estimatzen du gaurko bertsolarien maila ere ("Lujanbio, Egaña, Mendiluze..."), baina lehengoek xarma berezia dutelakoan dago.

Erniarraitz bertso eskolan elkartzen da Etxeberria bere bertso kideekin eta asteroko dinamika horri garranzia handia ematen dio bere bertsolaritza bidean.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»