BBK Saria 2008-02-20
Atzo hasi zen aurtengo sariketa Igorren eta gaur bigarren saioa jokatu da Busturialdeko Arratzun.
Sariketa honetan parte hartzen duten 6 taldeak, 3 taldeko multzo bitan banatzen dira eta liga bat jokatzen dute haien artean.
Aurten egin diren multzoak hauexek dira:
• 1.- BILBOALDEA, BUSTURIALDEA eta DURANGALDEA
• 2.- ARRATIA, IPAR URIBE eta LEA ARTIBAI
Talde bakoitzak saio bitan kantatzen du, bata “etxean” (euren eskualdeko ikastetxe batean) eta bestea “kanpoan”. Bertsolarien adina kontuan izanik, ahal izanez gero, saioak ikastetxeetan egiten dira, bertsolariak babestuta eta euren giroan sentitu daitezen. Honela, astero saio bi egiten dira eta komunikazio honetan atzo eta gaur jokatu diren saioen berri ematen dizuegu.
Saioetako aurkezlea Maite Berriozalbal izan da eta epaimahaia hiru aditu hauek osatu dute: Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Jose L. Basterretxea.
Atzo otsailak 19, egin zen lehenengo saioa, Igorreko institutuko aretoan, Arratiko eta Ipar Uribeko taldeen artean, aretoa bete-bete egin zuten ehun bat ikusleren aurrean. Saioa maila handikoa izan zen, puntuazioak erakusten duen moduan eta ikusleek oso ondo pasatu zuten. Hauexek izan ziren kantatu zuten bertsolari gazteak eta lortutako puntuazioak:
ARRATIA eta IPAR URIBE
18 urte arte Illart Gumuzio, Irati Astondoa, Irati Bernaola, Imanol Uria, Maialen Markaida eta Jone Uria
19-24 urte bitarte: Manex Sagarna, Joseba Bilbao, Iñaki Iturriotz Arrate Illaro, Peru Vidal eta Itsaso Paya
ARRATIA IPAR URIBE
18 urte arte 148, 175,
19-24 urte 235,5 248,
Guztira 383,5 423
Beraz, iazko talde txapeldunak, Ipar Uribek, lortu du aurtengo sariketako lehen puntua.
Gaur jokatu da bigarren saioa, Busturialdeko eta Durangaldeko taldeen artean, Arratzuko Barrutialde ikastetxeko aretoan eta hemen ere ehun bat ikasle batu dira. Lehiatu diren bertsolariak eta lortutako puntuazioak hauexek dira:
BUSTURIALDEA eta DURANGALDEA
18urte arte: Nagore Beitia, Inazio Vidal, Aitor Beitia, Ander Aldazaba, Aitor Urien eta Miren Amuriza
19-24 urte bitarte: Amaia Aurrekoetxea, Olatz Ibarluzea, Ander Elortegi, Jon Ander Urkiaga, Enea Pinillos eta Eñaut Uruburu.
BUSTURIALDEA DURANGALDEA
18 urte arte 146,5 142,5
19-24 urte 217 219,5
Guztira 363,5 362
Beraz, sariketako lehen saio biak jokatu eta gero, puntu bana irabazita aurrea hartu duten taldeak Ipar Uribe eta Busturialdea dira.
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05
Bertso jarri musikatuak Hitzetik Hortzeran 2025-02-17
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-02-13
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-02-06