Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza 2022-05-04

Bertsolaritza Madrilgo Complutense Unibertsitatean

Bertsolaritza Madrilgo Complutense Unibertsitatean

Nerea Ibarzabalek eta Miren Amurizak bertsolaritza Madrilgo Complutense Unibertsitatera eramango dute ostiral honetan. Unibertsitate horretan euskara ikasten ari diren ikasleei zuzendutako saioa izango da eta Karlos Cid Complutenseko Euskara irakaslearen eskutik dator ekimena.

Bertsolaritza kokatu eta bertsolaritzaren historian feminismoaren mugarriak
Ibarzabalek eta Amurizak unibertsitatean euskara ikasten ari diren ikasleei bertsolaritza kokatzeaz gain, bertsolaritzaren historian feminismoak izan dituen mugarriak aletuko dituzte eta mugarri horietako bertso esanguratsuenak kantatu ere bai, testigantza gisa. Horrez gain, bat-batean ere arituko dira ikasleek jarritako gai eta ariketen inguruan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza