Arabako Bertsolari Txapelketa 2022-05-05
Lehenengo fasea amaitu eta atsedenaren ondotik, Arabako Bertsolari Txapelketak larunbatean ekingo dio berriro ere, final laurdenen fasearekin. Larunbatean eta igandean izango dira lehen biak eta maiatzaren 14an hirugarrena. Fase honetan 18 bertsolari ariko dira kantuan, hiru saiotan. Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion jokatuko dira saio horiek eta hona hemen egokitutako taldeak:
Dulantzin, maiatzaren 7an, kultur etxean, 17:30etan
Iñaki Viñaspre
Asier Otamendi
Ekaitz Samaniego
Maddi Agirre
Paula Amilburu
Rikardo Gonzalez de Durana
Zigoitian, maiatzaren 8an, kultur etxean, 17:30etan
Manex Agirre
Peru Abarrategi
Unai Mendibil
Xabi Igoa
Orlando Arreitunandia
Markel Yoller
Aramaion, maiatzaren 14an, kultur etxean, 17:30etan
Andere Arriolabengoa
Oihane Perea
Felipe Zelaieta
Asier Rubio
Unai Anda
Manuel Bendala
Finalaurreak maiatzaren 28 eta 29an jokatuko dira Araian eta Izarran. Finala Gasteizen izango da ekainaren 11an, Europa Jauregian.
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13
Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10
Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05