Pikuxar Euskal Txokoan 2022-05-11

Aixita Sariaren II. edizioa larunbatean Irurtzunen

Aixita Sariaren II. edizioa larunbatean Irurtzunen

Aixita Sariaren II. edizioa jokatuko da larunbatean Irurtzunen. Sei bertsolari ariko dira kantuan: Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Ane Labaka, Saats Karasatorre, Aitor Irastortza eta Iker Altuna. Sariketak kanporaketa fasea eta buruz burukoa izango ditu, egun berean. 18:30etan hasiko da, Pikuxar Euskal Txokoan.

Ondorenean, afaltzeko aukera izango da, aldez aurretik erreserbatuta, 15 eurotan. Izena emateko: aixitabertsosariketa@gmail.com