Ane Labaka - elkarrizketa 2022-05-17
Ane Labakak Aixita gazte Sariketa irabazi zuen joan den larunbatean Irurtzunen. Adin batetik gorako gazteentzat pentsatua dago Aixita Sariketa baina gaur egunean ez da oso ohikoa etiketa horren pean 30 urte bueltako bertsolariak ikustea. Halaxe gertatu zaio Labakari ere, aitortu baitu urteak zeramatzala gazte sariketa batean kantatu gabe. Aixitan kantatzeko gonbidapenak ilusioa egin zion Lasarte-Oriako bertsolariari eta plaza bat gehiago gisa hartu zuen. Baita gozatu ere.
Saio osoan zehar gustura aritu zen bertsotan Labaka, giro bero eta goxoan. Buruz buruko fase exijentea ere izan zuen Aixitak, Labakak eta Akizuk jokatu zutena, eta hor egindako hamarreko txikia hautatuko luke, bat apartatzearren, gustura saio osoarekin gelditu zela azpimarratuta.
Plazan ere gustura dabil Gipuzkoako finalista, saioz ondo eta "udaberrituta zentzu guztietan" urte hasiera arraro samarra eta gero.
Txapelketa Nagusia prestatzen hasita
Gipuzkoako Txapelketako finalean kantatuta, Txapelketa Nagusian parte hartuko duen lehenengo aldia izango du Labakak eta dagoeneko begi bat hor jarria du. Gipuzkoakorako lanketa egin zuten taldea martxan jarri dute eta hasi dira asteroko martxan. Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Amaia Iturrioz, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi elkartzen dira asteroko dinamikan. Txapelketarekin "maitasun-gorroto" harremana izan duela adierazi du Labakak. Euskal Herrikoan kantatzeko aukera 30 urte bueltarekin iritsi zaio "heldutasun puntu batekin" eta horri ere garrantzia ematen dio. "Nahiko nuke bertsotan ere heldutasun puntu hori ikustea eta txapelketa ere hala bizitzea" adierazi dio Bertsoa.eus-i. Entzun bere elkarrizketa osorik.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28