Bizkaiko bertso munduko emakumeen* lehenengo Topaketa 2022-05-23

Berriro elkartzeko gogoz

Berriro elkartzeko gogoz

Bizkaiko bertso munduko emakumeen* lehenengo Topaketa egin zen atzo Markina-Xemeinen, arrakasta handiz. Eguerdian elkartu eta egun pasa egin zuten "elkar ezagutu, saretu eta gozatzeko" helburuz. Bertso munduko eremu eta belaunaldi ezberdinetako 60 emakume elkartu ziren, "jubilatuak eta oraintxe hasi berri diren gaztetxoak", puntako bertsolariak, gazteak, gai-jartzaileak, epaileak, bertsozaleak, antolatzaileak... Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatu du ekimena eta oso gustura gelditu da erantzunarekin: "Oso-oso gustura gelditu gara. Berriz egiteko eta ekimenari jarraipena emateko gogoz gelditu zen jendea" adierazi du Ione Narbaizak Elkarteko eragileak.


Gozatzea helburu
Egitarau mardul bat baino elkartu eta gozatzeari eman zioten lehentasuna aurten. Antolakuntza bileretan hainbat lanketa gai atera ziren eta horiek datozen ediziotan lantzekotan utzi zituzten. Ez zen bertsorik falta izan, ordea. Bazkalostean, Maider Altuna, Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Josune Armendi, Izaro Bilbao, June Diaz, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti, Enare Muniategi eta Jone Uria Albizuri aritu ziren bertsotan. Gai-jartzaile, Maite Berriozabal, Ainhoa Urien eta Maddi Zabalo.

Bizenta Mogelen omenezko irudiaren aurrean talde argazkia
Karga sinboliko berezia duen argazkia ere utzi du lehenengo Topaketak. Bertso munduko emakume talde zabala Bizenta Mogel bertsolari eta idazle aitzindariaren irudiaren aurrean. Hasi behar da eta jarraitu, aurreratuko bada. Hasieran ez dira gauza osatuak ikusten. Geldika egiten dira aurrerapenak. Horixek dira Mogelen omenezko irudi horretan ageri diren bertsolariaren hitzak, duela.... 200 urte pasakoak.

 

 

 

Albiste gehiago

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-10-02

Galdakao eta Atarrabiako bertsoak Hitzetik Hortzeran