Gaur jokatu da Iurretan 2022-06-18

Irantzu Idoate Eskolarteko txapeldun

Unai Iturriagak jantzi dio txapela. Maddi Agirre gasteiztarrak egin du bigarren. Euskal Herri osoko 12 bertsolari gazte aritu dira kantuan eta 200 bertsozale bildu dira Kepa Arroitajauregi frontoian finala jarraitzeko.

34. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu da gaur Iurretan, beroa ere protagonista zela. Zazpi herrialdeetako 12 bertsolari aritu dira kantuan eta Irantzu Idoate haspandarrak irabazi du txapela. Maddi Agirre gasteiztarra gelditu da bigarren. Irantzu Idoateri Unai Iturriaga bertsolari durangarrak jantzi dio txapela. Kepa Arroitajauregi frontoian jokatu da finala 11:30etan hasita eta 200 lagunen babesa izan dute bertsolari gazteek.

Finalean, honako hamabi bertsolari gazte hauek aritu dira kantuan: Aetz Etxart, Beñat Astiz, Daia Harluxet, Danel Herrarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, Jon Mendiluze, June Aiestaran, June Diaz eta Maddi Agirre.



Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak lankidetzan antolatzen dute Eskolarteko finala.




Bertsoak eta txapeldunaren hitzak Bertsoa.eus-en
Bertsoa.eus-ere Iurretan izan da gaur eta datorren astean txapeldunaren hitzak eta finaleko bertsoaldi onenak jarriko ditu sarean.



 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu