Bertsolaritza irratietan 2022-06-20

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Ikasturtea amaitzen ari da. Programa batzu hasiak dira jada udako etenarekin eta ziur indartsu bueltatuko direla oporren ondotik. Dena den, aurreko asteak ale ederrak utzi zizkigun berriz ere bertsolaritzari lotutako irratsaioetan. Hemen duzue horien bildumatxo bat eta entzuteko estekak. Aukera ez galdu !

Potto programa Bilbo Hiria irratian

Irurtzun bisitatu zuten Potto saioaren 294. kolpean, II. AIXITA sariketaren aitzakian. PIKUXAR euskal txokoan izan zuten aukerarik sei bertsolari gazteren kantuez gozatzeko. Taulagainean izan ziren Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Saats Karasatorre, Ane Labaka, Iker Altuna eta Aitor Irastortza, Zigor Gartzia, ZIANen aginduetara. Buruz burukora Maialen Akizu eta Ane Labaka heldu ziren, eta, akabuan, epaileen deliberoak aginduta, Ane Labakak eskuratu zuen txapelketa. Pameladun señorak irabazi zuen II. AIXITA sariketa.

Potto 2022-06-15


(H)ari naizela Ataria irratian

(H)arituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak ustero ospatzen du (H)arituz Eguna, eta aurten Iruran eta Anoetan izan zen. Bertso-poetoarekin hasi ziren Iruran, eta bazkalosteko bertso-jolasera arteko zenbait bertsoaldirekin eta bertsorekin osatu zuten irratsaioa. Horrela egunetan izan ohi den bezala, oholtzetan ibilbide luzea egin duten bertsolariak, eta bertso-eskolan duela bizpahiru urte hasitako bertsozaleak batera jardun ziren kantuan; haien arteko harremana eta Tolosaldeko bertso-komunitatea indartuz.
Irratsaio amaierako kantua: "Ile bat hortzen artean" (Hitzak: Mikel P. Ansa; musika: Morau)

(H)ari naizela 22-06-15



Bertsoinka saioa Xorroxin irratian
Ekainaren 4an Leitzan jokatu zen II. Señora Sariketako finaleko bertsoak, ikasturte honetako azken Bertsoinka saioan. Bertan Ane Labaka Mayoz, Amaia Iturriotz Etxaniz, Erika Lagoma, Sarai Robles, Uxue Fernandez, Aner "Euzkitze", "Ohorezko bi señora" eta Herrialde Katalanetako glosadoreak kantuan aritu ziren.



Hitza Jolas programa Euskadi irratian
2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala errepasatzeko baliatu zuten honako saio hau. Gasteizko Europa jauregian, ekaniaren 11n izandako saioan, ofiziotan, bakarka zein buruz burukoan botatako bertsoaldiak berreskuratu zituzten. Bederatzikoari ordea egin zioten tartea. Nondik nora ote doa bederatzikoa?

 
 

Hasten denak baitauka beti amaiera
Isildu aurretik goazen, haren entzutera...

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri