Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-06-22

Kanporaketa faseko saioak, taldeak eta herriak

Kanporaketa faseko saioak, taldeak eta herriak
36 bertsolarik kantatuko dute lehen fase honetan eta 19 sailkatuko dira finalaurrekoetara, saioko irabazleak zuzenean eta puntuazioz gainerakoak.

Txapelketa Nagusiko kanporaketa fasean herrialdeetatik sailkatu diren 36 bertsolariek hartuko dute parte eta sei saio jokatuko dira, astebururo bi. Getxon, Arrasaten, Gotaine-Irabarnen, Gasteizen, Donostian eta Lizarran. Fase honetatik, 19 bertsolari pasako dira finalaurrekoetara.  Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da eta beste 13 puntuazioz. Fase horretan, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre sartuko dira.

36tik 15 berriak
Txapelketa Nagusi honek duen berritasun mailaren adierazle da lehenengo aldiz parte hartuko duten bertsolari kopurua. Herrialdeetako txapelketetatik izena emateko eskubidea duten 36 bertsolaritatik ia erdiak berriak dira: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Eñaut Martikorena Lizaso, Gorka Pagonabarraga Agorria, Haritz Mujika Lasa, Imanol Uria Albizuri, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Akizu Bidegain, Patxi Iriart Hiribarren, Saioa Alkaiza Guallar, Peru Abarrategi Sarrionaindia eta Unai Mendizabal Jauregi.

% 65 gizonezkoak, %35 emakumezkoak
Parekidetasun ikuspegitik, Txapelketa honetako bertsolarien % 65 gizonezkoak dira eta %35 emakumezkoak. Bada beste datu bat ere. Txartela herrialdeetako txapelketan irabazi dutenak kontuan hartuta, portzentaia %60 / %40 da. Lehenengoz parte hartuko duten bertsolarien artean berriz, proportzioak urrunduz doaz: % 72 gizonezkoak, %28 emakumezkoak.

Hona hemen lehen faseko taldeak, tokiak eta datak:


GETXO, irailak 24. Muxikebarri Zentroa, 17:00.
•    Agin Laburu Rezola
•    Eneko Lazkoz Martinez
•    Nerea Elustondo Plazaola
•    Oihana Bartra Arenas
•    Peru Abarrategi Sarrionandia
•    Unai Mendizabal Jauregi

ARRASATE, irailak 25. Amaia Udal Antzokia, 17:00.
•    Asier Azpiroz Iztueta
•    Iñaki Apalategi Astigarraga
•    Joanes Illarregi Marzol
•    Miren Amuriza Plaza
•    Saioa Alkaiza Guallar
•    Xabier Silveira Etxeberria


GOTAINE-IRABARNE, urriak 1. Herriko Gela, 17:00
•    Alaia Martin Etxebeste
•    Ane Labaka Mayoz
•    Julio Soto Ezkurdia
•    Nerea Ibarzabal Salegi
•    Oihana Iguaran Barandiaran
•    Patxi Iriart Hiribarren

GASTEIZ, urriak 2. Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoa, 17:00.
•    Amaia Iturriotz Etxaniz
•    Haritz Mujika Lasa
•    Iban Urdangarin Lardizabal
•    Manex Agirre Arriolabengoa
•    Miren Artetxe Sarasola
•    Xabat Galletebeitia Abaroa

DONOSTIA, urriak 8. Victoria Eugenia Antzokia, 17:00.
•    Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
•    Beñat Iguaran Amondarain
•    Eñaut Martikorena Lizaso
•    Jone Uria Albizuri
•    Maddalen Arzallus Antia
•    Onintza Enbeita Maguregi

LIZARRA, urriak 9. Los Llanos Kulturgunea, 17:00.
•    Aitor Bizkarra Ruiz
•    Gorka Pagonabarraga Agorria
•    Imanol Uria Albizuri
•    Iñigo Mantzizidor Larrañaga ‘Mantxi’
•    Maialen Akizu Bidegain
•    Unai Gaztelumendi Arandia

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri