Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-06-22

Finalaurrekoak bi itzulitara

Finalaurrekoak bi itzulitara

Azken ediziotan bezala, aurtengoan ere finalaurrekoetan 24 bertsolarik kantatuko dute. Aurreko finalistek, (Amets Arzallus Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendi) eta lehen faseko 19 bertsolarik. Bi saiotara jokatuko dira eta puntuak batu egingo dira. Hori ba, 24tik 18 bertsolari pasako dira bigarren itzulira.

Finalaurreko lehen lau saioak Elizondon, Donibane Garazin, Irunen eta Durangon izango dira. Elizondon, Unai Agirrek kantatuko du. Donibane Garazin, Amets Arzallusek. Irunen ariko da Sustrai Colina eta Durangon Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi.

Bigarren itzuliko saioak, Amurrion, Baionan eta Bilbon izango dira. Bizkaiko hiriburuan argituko dira finaleko kontuak beraz.

Hemen finalaurrekoetako egutegia:

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza