Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-06-22
2022ko Txapelketa Nagusiak ohiko ariketak izango ditu. Aldaketak aipatzekotan, finalaurreko bigarren itzulian kartzelako ariketan barruan joango dira puntuak eta gaia. Finalean, buruz-buruzkoan Iparragirre abila dela doinuan egingo dute aurtengoan, 2001ean bezala. Lehenengo fasean eta finalaurrekoetan, bakarka gaia kartzelako ariketan landuko dute bertsolariek.
Lehenengo Fasea
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Finalaurrekoak
Lehen itzulian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Bigarren itzulian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Kartzelako lana: banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian eta gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Finala
Goizean
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Arratsaldean
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Buruz burukoan
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Kartzelako lana:
Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
Gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13
Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10
Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05