AbadiƱon jokatu zen zapatuan 2022-06-27

Janire Arrizabalaga 'txapalatadun' Durangaldeko Kopla Txapelketan

Janire Arrizabalaga 'txapalatadun' Durangaldeko Kopla Txapelketan

Janire Arrizabalagak irabazi du VII. Durangaldeko Kopla Txapelketa, Erika Lagomarekin buruz burukoa jokatuta. Gernikarra dugu beraz aurtengo txapalatera eta Alaitz Areitiok eman zion garaikurra, txapalata. Abadiñoko Mendiola auzoan jokatu zen finala zapatuan, afalondoan. Kantuan: Eneko Abasolo Abarkas, Ander Aldazabal, Iruri Altzerreka, Janire Arrizabalaga, Aitor Bizkarra, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Araitz Katarin, Peru Madalena eta Bittor Salterain. Publikoak hala erabakita, bigarren fasera igaro ziren Madalena, Lagoma, Arrizabalaga eta Bizkarra.

Buruz-burukoan Erika Lagoma eta Janire Arrizabalaga aritu ziren. Bi ofizio eta kartzelako ariketa izan zituzten zeregin, Ainhoa Urien gai-jartzailearen aginduetara. Azkenean, Arrizabalaga gernikarra izan zen irabazlea.



Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza