Aner Peritz Euzkitze - Elkarrizketa aurrerapena 2022-07-07

«Lanaren aitortza ez ezik, Basarri Saria herrikoa da eta alderdi hori ere gehitzen zaio pozari»

Aner Peritz Manterola Euzkitze bertsolari gaztea udaberri-uda emankorra izaten ari da. 20 urterekin, Basarri Saria irabazi du eta lau sariketetan aurren-bigarren ibili da, gehienentan bera baino koska bat zaharragoekin. Gaur kantatuko du sorta irabazlea Zarautzen. Bertsoak elkarrizketa egin dio zarauztarrari.

Gaur gauean aurkeztuko da Zarautzen Basarri Sariko Zopa hozten ari zaizu Aner Euzkitzeren lan saritua, bertso eskolak antolatzen duen bertso musikatuen emanaldiaren barruan. Euzkitzek berak kantatuko ditu bertsoak, musikaz lagunduta. Bertsoa.eus-ek bihar argitaratuko du sorta eta baita Peritz Manterolari egindako elkarrizketa zabala ere. Basarri Sariaren nondik norako xehetua ez ezik, bertso jarriak idazteko ohiturak Euzkitzeren bat-bateko bertso lanketan izan duen eragina eta bere plazako sentsazioak utzi dizkigu bertsolari gazteak sareko plazan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu