Plazaren azterketa - lehen sei hilabeteko datuak 2022-07-12
Bat-bateko bertso plaza pandemia aurreko datuen ibili da, orohar, 2022ko lehen sei hilabeteetan. Horixe erakusten du Bertsozale Elkarteak epealdi horretan egin duen plazaren azterketak. Plaza diogunean, kasu honetan, bat-bateko bertsogintzaz ari gara, eta sariketak eta txapelketak ere kontuan izan gabe. Sariketak eta txapelketak beste atal batean aztertuko ditugu.
Ia 500 saio urte erdian
2022ko lehen sei hilabeteetan 488 bertso ekitaldi egin dira, 2019ko datuen pare. Bertsolariek ordea lan bolumen handixeagoa izan dute aurten, parte hartze datuen arabera. 2022an 1.419 parte hartze izan dituzte lehen sei hilabeteetan eta 2019an 1.368, garai berean.
Lagunartekoak eta librekoak % 60
Pandemia garaiak libreko eta lagunarteko saioak ia erabat eten zituen eta iaz ere oso susperraldi apala izan zuten (%15 biak batuta). Ekaina bitartean, aldiz, egin diren saioen % 60 izan dira lagunarte edo librekoak. Plazaren anizte hau orokorra izan da herrialde guztietan.
Aurtengo lehen seihilekoan egin diren plazako ia 500 bertso saiotan (sariketak eta txapelketak kontuan hartu gabe), 36.500 entzule izan dira. % 60 inguru ohiko jaialdi eta jaialdi musikatuetan. % 40 lagunarteko eta librekoetan.
% 53,4 gizonezko bertsolariak eta 46,6 emakumezko bertsolariak
Lehen sei hilabeteko datuak genero aldagaiarekin begiratuta, zenbait datu nabarmentzen dira. Bat-bateko plazan, sariketa eta txapelketak kontatu gabe, % 53,4 gizonezko bertsolariak dabiltza eta 46,6 emakumezko bertsolariak. Duela 3 urte baino % 10 parekideago da plaza egun. Duela hamar urte, %78 ziren gizonezkoak eta % 22 emakumezkoak. Parekidetasunean dagoen desoreka hori lagunarteko eta libreko saioetako banaketak eragiten du gaur egun. Eremu horretan, gizonezko bertsolariak egiten dituzte plaza mota horien % 60 eta emakumezkoek % 40.
Datuen erakusten dutenez, lagunarteko saio gehienak mixtoak dira egun, % 45,7 denera. Baina, gainerako saioetan dago desoreka handiena parekidetasunean. Saioen % 40,7an gizonezko bertsolariak bakarrik daude eta % 13,6an emakumezko bertsolariak bakarrik.
Kopuru absolutuetatik harago, bada beste datu azpimarragarri bat ere. Jaialdietan, publiko aldetik plazan zentralitatea duen bertsolaritzaren eremuan parekidetasuna egon da ekain arteko saioetan (2021ean ere hala izan zen). Bertsolarien saio saio kopurua kontuan izanda, berriz, saio gehien egin dituzten bertsolari zerrendan, lehen top hamarra zerrenda parekidea da eta baita lehen 20 bertsolarietakoa ere.
Bertsolarien batez besteko adina plazan 38,5 urte
Bertsozale Elkarteak plazan gehien dabiltzan bertsolarien bataz bestekoa ere kalkulatu du, plazan gehien dabiltzan 30 bertsolarien datuak erkatuta. Bataz besteko adina 38,5 urtekoa da.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24