1934an jaio zen Berrobin 2022-09-15

Txomin Garmendia hil da, Txapelketa Nagusiko lau finaletan kantatu zuen bertsolaria

Txomin Garmendia hil da,  Txapelketa Nagusiko lau finaletan kantatu zuen bertsolaria
Txomin Garmendia bertsolaria hil da 88 urte zituela. Txapelketan eta plazan bide handia egindako bertsolaria izan da Garmendia. Euskal Herriko Txapelketako lau finaletan kantatua da: 1965an, 67an, 80an eta 82an, hain zuzen. Gipuzkoako Txapeldun izan zen 1967. urtean eta 1999n Gipuzkoako Herriarteko Taldekako finalista izan zen, Erniopean taldearekin.


Txomin Garmendia ezkerretik bigarrena, 1982ko Txapelketa Nagusiko finalean.
Ondoan, Jon Azpillaga, (ezkerrean). Eskuinean, Jon Enbeita, Xabier Amuriza,
Jon Lopategi, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano.

Ezkerretik, Arozamena, Garmendia, Gorrotxategi
eta Madariaga.

Bat-batean ez ezik, bertso jartzen eta idazten ere lan handia egin du Txomin Garmendiak. Hainbat sorta eta artikulu utzi ditu, bere bizialdiaren eta ikuspegiaren testigantza gisa.
Belaunaldi askorekin partekatu zuen oholtza eta mahai buelta berrobitarrak. Uztapide, Xalbador eta Basarriren belaunaldiarekin sartu zen plazan. Imanol Lazkano, Patxi Etxeberria, Jon Lopategi edo Xabier Amurizarekin Euskal Herriko finalean kantatua da eta baita artean belaunaldi berriaren ordezkari ziren Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikanorekin ere.

Belaunaldi berriagoekin ere kantatu zuen Garmendiak, plazetatik apartexeago zebilen garaian. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, Erniopeko taldearekin atera zen eta txapeldunorde gelditu Zarauzko taldearekin finala jokatuta. Ekimeneko bertsolari beteranoena zen, Patxi Etxeberriaren ondoren.


Txomin Garmendia, erdian, Erniope eta Zarauzko taldeko kideekin, 1999an.

Txomin Garmendiaren aldeko hileta gaur izango da Villabonan, 19:00ean.
 
 

Albiste gehiago

Ilaski Serrano - kazetaria eta telebistako aurkezlea 2023-09-20

«Txapelketa Nagusikoa lan ahaztezinetako bat izango da»

Hitzetik Hortzera programarako jarriak 2023-09-20

«Presarenak» Joanes Ilarregiren bertso jarriak

Nerea Bruño - Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria 2023-09-18

«Aurten ere ahalegin berezia egin da euskara Nafarroa osora zabaltzeko helburuan»

Ione Narbaiza - Bizkaiko Bertsozale Elkartea 2023-09-14

«Udazkeneko faseak 10 saio izango ditu eta sarrerak eskuragarri daude»

Leixuri Arrizabalaga - Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatua 2023-09-14

«Benetan garrantzitsua da gure-gurea den bertsolaritza plazaratzea»

Igor Elortza - Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza taldeko kidea 2023-09-14

«Azpimarratzekoa da txapelketak bertso munduan duen garrantzia»