Igandean, 15:00etan, ETB1en 2022-09-16

Txapelketa Nagusiko xehetasunak eta Bermeo eta Donostiako bertsoak lehen programan

Txapelketa Nagusiko xehetasunak eta Bermeo eta Donostiako bertsoak lehen programan
Oier Iurramendi txapelketako Talde Antolatzaileko kidearen ahotik emango du Hitzetik Hortzerak Txapelketa Nagusiaren berri. Programako atal berriak ere aurkeztuko dituzte igandean, 15:00etan, ETB1en.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia egin berritan hasiko da Hitzetik Hortzera. Denboraldiko lehen programan txapelketako xehetasunak azalduko ditu, ditugu Oier Iurramendiren ahotik; txapelketako Talde Antolatzaileko kidea da bera. Amasa-Villabonako Subijana etxean elkartu da Hitzetik Hortzera berarekin, eta elkartean txapelketa hasi aurretiko azken uneak nolakoak diren kontatuko du.

Txapelketaren aurkezpen ekitaldiko irudi esanguratsuenak ekarriko dira pantailara, eta baita protagonisten hitzak ere. Ekitaldian aurkeztu da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusirako Nerea Erbiti musikariak sortu duen sintonia; igandeko programan eskainiko da.

Txapelketaz harago, Bermeoko eta Donostiako jaialdietako bertsoak ere izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran.

Udazkenean programa eraberritua
Irailaren 18an hasi eta abendura bitarte, atal berriak izango ditu saioak: txapelketako saioetako irudi esanguratsuekin osaturiko bideo laburpena, Idoia Torregarai umoregilea protagonista izango duen eta umorea eta iritzia batuko dituen Komunean atala, txapelketari buruz txapelketatik kanpo dauden bertsolarien iritziak, bertsoaldi historikoak eta astez aste txapelketako saioetako irabazleen adierazpenak. Guztia Eider Perez aurkezleak gidatuta.

Hastera doa: Hitzetik Hortzera, igandero, 15:00etan, ETB1en eta nahieran eitb.eus atarian.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran