Igandero ETB1en. 2022-09-17

Hitzetik Hortzera, txapelketaren atarian

Denboraldi berriko lehen programan 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko xehetasun guztiak ezagutuko ditugu, Oier Iurramendi txapelketako Talde Antolatzaileko kidearen ahotik. Gainera, udazkenean izango ditugun atal berriak ezagutzeko aukera ere izango da. Igandero, 15:00etan, ETB1en.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia egin berritan hasiko da Hitzetik Hortzera. Denboraldiko lehen programan txapelketako xehetasun guztiak ezagutuko ditugu Oier Iurramendiren ahotik; txapelketako Talde Antolatzaileko kidea da bera. Amasa-Villabonako Subijana etxean elkartu da Hitzetik Hortzera berarekin, eta elkartean txapelketa hasi aurretiko azken uneak nolakoak diren kontatuko du.

Txapelketaren aurkezpen ekitaldiko irudi esanguratsuenak ekarriko dira pantailara, eta baita protagonisten hitzak ere. Ekitaldian aurkeztu da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusirako Nerea Erbiti musikariak sortu duen sintonia; igandeko programan eskainiko da.

Txapelketaz harago, Bermeoko eta Donostiako jaialdietako bertsoak ere izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran.

Udazkenean programa eraberritua

Irailaren 18an hasi eta abendura bitarte, atal berriak izango ditu saioak: txapelketako saioetako irudi esanguratsuekin osaturiko bideo laburpena, Idoia Torregarai umoregilea protagonista izango duen eta umorea eta iritzia batuko dituen Komuneanatala, txapelketari buruz txapelketatik kanpo dauden bertsolarien iritziak, bertsoaldi historikoak eta astez aste txapelketako saioetako irabazleen adierazpenak. Guztia Eider Perez aurkezleak gidatuta.

Gogoratu: Hitzetik Hortzera, igandero, 15:00etan, ETB1en eta nahieran eitb.eusatarian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu