Zutabea 2022-09-25

"Ordu txikietako tertulia horietan ikusi ahal izan dut bertsoa oraindik badela gazteen kontua"

"Ordu txikietako tertulia horietan ikusi ahal izan dut bertsoa oraindik badela gazteen kontua"

Gorka Lazkano Arrizubieta

Halaxe da bai, Etxahun; bertsoaren iturritik edan duenak ezin izaten du horren egarriz bizi eta bizitzako momenturen batean betekada hartu bada ere, beti izaten da bueltan etortzeko gogoa. Agian beste era batera, agian intentsitate eta pretentsio gutxiagorekin, baina betiere gure bizitzaren parte izan den eta den mundu honetaz gozatzen jarraitzeko gogoz.

Zuk ondo diozun moduan geldialdi baten ostean noizean behingo saioren batek edo bertsotarako aukeraren batek nerabezaroko ilusioa berpizten badu ere, benetako ilusioa nerabe eta gazteena da. Izan ere, gazteen momentua da orain, eta errelebo naturalak bidea egin behar du. Durangaldean, esaterako, azken urteetan maila bikaina ematen ari diren bertsolari gazte mordoa dabil plazetan, eta ilusiorik handiena errelebo hori gauzatu dela ikusteak egiten dit.

Hauetako bat Gorka Pagonabarraga da, Durangaldeko bertso-eskolaren hasiera haietan (artean neu ere bertsotik hurbilago eta bertso-eskolaren inguruan nenbilela) ezagutu nuen mutil koxkorra. Uda honen hasieretan izan dut aukera, jada hain mutiko ez den Gorkarekin saio osteko gau giroko tertulia, parranda edo dena delakoren bat edo beste konpartitzeko, eta gaztetasunaz, bizitzako aukerez, bertsolaritzaz eta bestelako kontuez hitz egiteko.

Ordu txikietako tertulia horietan ikusi ahal izan dut bertsoa oraindik badela gazteen kontua, eta etorkizuna esku onetan dagoela, ez bakarrik bertso mailari dagokionez, gogoari, ilusioari eta ardurari dagokionez ere bai.

Durangaldea Uztaberritzen bertso zirkuituan edo udako saio eta sariketetan argi ikusi ahal izan dut errelebo hau are eta bistakoago egingo duela udazkenean hasiko den Txapelketa Nagusiak. Bertan izango dugu Gorka bera ere, prestaketa lanekin gutxi ez eta, to beste bat! Bertsoa osasuntsu al dago gazteriaren artean? Zer diozu zuk, tokaio?

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu