Zutabea 2022-06-30

"Elkartetik gaztetxoen aisialdian egindako bideak beste askori lagunduko dio orain ere"

"Elkartetik gaztetxoen aisialdian egindako bideak beste askori lagunduko dio orain ere"

Etxahun Lekue Etxebarria

Aupa, Beñat! Egongo ez da ba bizitza txapelketatik kanpo! Bertso mundutik kanpo ere badago bizitza, hortik atera kontuak! Baina guk mundu honetan segi gura dugu, ezta?

Txapelketa beti egon da nire, zure eta bertsoa hurretik bizi dugun gehienon ibilbidean presente (presenteegi, akaso?). Ume ginela hasi ginen bertsotan, eta orduan ez zen galdetu ere egiten ea Eskolartekoan kantatu gura ote genuen. Azterketa moduko bat zen guretzat, eta nik behintzat eskolako azterketetan baino estualdi handiagoa pasatzen nuen. Bidean geratu ziren gure inguruan zebiltzanetako asko, baina nork jakin eskolartekorik ez balego ere bidean geratuko ez ote ziren.

Sasoi hartan aurrera egin genuenok Kanpantxukadak genituen Bizkaian. Itzela izan zen guretzat, besteak beste, bertan egindako lagunak zirelako Eskolartekoetan ere kantulagun izango genituenak. Bertsoari lotuta segi genezan ezinbestekoa izan zen talde horren parte sentitzea gutariko askorentzat. Elkartetik gaztetxoen aisialdian egindako bideak beste askori lagunduko dio orain ere.

Kanpantxun egindako lagun batzuk izan ditut bidelagun txapelketak prestatzerakoan, eta eraiki dugun konfiantza giroa izan da txapelketez gozatu izanaren arrazoietako bat. Baina diozun legez, txapelketa sasoian baino ez gara batu, hortik kanpo norberak bere bertso-eskolan edo bakarrik egin du berea. Baina txapelketako erritmo frenetikoa ere ezingo dugu betikotu!

Oraintsu Taldekakoa jokatu da gurean, eta hor egin dut topo Kanpantxukadak, Eskolartekoak eta bestelako plazak elkarbanatutako lagun batzukaz. Azken urteotan plazatik aparte ibili ostean begietan distira berezia zutela, nerabeen ilusioz sumatu ditut kantuan. Gorka Lazkano zen euretako bat. Atsedenaldi luze bat ote da horretarako sekretua? Zer dinozu, Gorka?

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa