www.gaijartzailea.com 2008-02-22

Gaijartzailearen txokoa sortu du Unai Elizasuk

Gaijartze lanari buruzko informazioa, gai asko, aholkuak eta proposamenak eskaintzen ditu, besteak beste. Bere hitzetan, gai-jartzen egiten den lana jendearen eskura jartzeko proiektua da.

www.gaijartzailea.com  Unai Elizasu gaijartzaileak interneten sortu duen gunea da, gaijartze ofizioari buruzko informazio asko eta interesgarria ematen duen tokia. Unai Elizasuren esanetan, zerbitzu bokazioz sortu da proiektua gaijartzen egiten den lana eta esperientzia bildu eta jendearen eskura jartzeko. Elizasuren hitzetan, jende askok deitzen du galdezka  "..., eta zenbat gai behar dira saio batean, eta nola antolatuta..."  www.gaijartzailea.com guneak proposamen batzuk ematen ditu: lau bertsolariko saioa nola egiturako modu orekatuan, sei bertsolarikoa nola... Eta plazetako adibideak ere ematen ditu. Proposamenak dira, ikuspegi pertsonaletik eginak batzutan eta gaijartzaile taldeetan erabakiak bestetan, txapelketetako gaiak kasu.

300 gai, bertso eskoletan erabiltzeko
www.gaijartzailea.com guneak plazeko saioetako eta txapelketako gai asko biltzen ditu, plazan eman ziren bezala jasota. Horiez gain, han eta hemen erabilitako 300 gai jarri ditu Elizasuk, neurria zehaztu gabe, batez ere Bertso-eskolei begira zerbitzu gisa planteatuta.

Pertsonala eta ekarpenei irekita
www.gaijartzailea.com bere txoko pertsonal gisa planteatu du Unai Elizasuk, baina, era berean beste gaijartzaileen ekarpenei eta jendeari irekia izango da. Elizasuk bere plazaz plazako gaiak  jarriko ditu webgunean (adibidez gaurko Gasteizko Bertso Tranpetako gaiak biharko egongo dira) eta nahi luke jendearen ekarpenak ere bildu eta argitaratzea. Saioei buruzko balorazioak egiten ditu (gai-jartzaile ikuspegitik) eta gogoetarako tartea ere jarri du inkesta eta beste formulen bidez.

Albiste gehiago

Nafarroako txapelketa - Iruñeako finalaurrea
2008/02/22   Legarreta, Olaetxea, Zubieta, Soto, Estanga eta Saragueta

Arabako txapelketa
2008/02/20  Larunbatean hasiko da Arabako Txapelketa, Laudion eta 18 bertsolarik hartuko dute parte

Bi kanporaketa jokatuta
2008/02/20   Kataxulo Gatetxeko finala Oiartzunen ostiralean
Bertsolariak: Ander Lizarralde, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Maddalen Arzallus, Uxue Alberdi eta Aitzol Barandiaranek kantatuko dute. Ostiralean, Kataxulo gaztetxean, 22:00etan.


Beterriko Taldekako txapelketako bigarren kanporaketa larunbatean, Amasan
OTSAILAK 22
AMASAKO KULTUR-ETXEAN 20:30ean
C TALDEA: Jokin Uranga, Jon Martin, Iker Goñi.
D TALDEA: Nahikari Gabilondo, Iker Zubeldia, Unai Muñoa.
GAI-EMAILEA: Iker Iriarte.
 




BBK Saria
2008/02/20   Ipar Uribe eta Busturialdea nagusi BBK Sariko lehen bi saioetan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri