Igor Elortza - Anonyme Popular proiektu berria 2022-10-17

«Oso neuretik jarritako bertsoak dira eta aldi berean beste askorenak izan daitezkeenak»

2022/anonymepopular/elortza_20221017.mp3.mp4
Durangorako disko liburua izango du Anonyme Popular lanak eta urtarrilaren amaieran hasiko dira zuzenekoak eskaintzen, Lankuren bidez. Dagoeneko badituzte hainbat herri lotuta.

Igor Elortzak eta Rafa Ruedak Anonyme Popular lana ondu dute eta bertsoak zabaltzen ari sarean, Youtubeko beren kanalean, eta Bertsoa.eus-en plazaratu zuen bigarren sorta. Ikus-entzunezko bertso-berriak direla definitu du Elortzak, garaiari eta giroari jarriak. Plazan izandako krisialdia, aurreko sorkuntza lanen esperientzia eta pandemia garaia gurutzatuta sortutako lana da.

Eduki aldetik lan pertsonala dela azaldu du durangarrak: «Oso lan pertsonala da, oso neuretik eta neure egunerokotik jarritako bertsoak dira baina, aldi berean, beste zenbaitenak eta askorenak izan daitezkeenak». Gai intimoak, sozialagoak zein politikoagoak lantzen ditu Elortzak, «etxeko zorroztasunetik» landuta.

Durangoko Azokarako disko liburua izango du Anonyme Popular lanak eta urtarrilaren amaieran hasiko dira zuzenekoak eskaintzen, Lankuren bidez.

Zuzeneko emanaldiak, zuzeneko bederatzi bertso sorta, musika eta irudiak izango ditu oinarri, baina baita lekuan lukura egokitutako bertso jarriak, testuak eta bestelako ekarpen musikal zein irudizkoak ere.

Urtarrilaren amaieratik aurrera dagoeneko badituzte hainbat herri lotuta. Bidean, sarean aurkezten joango da bertso kanta berriak.

Entzun durangarrak Bertsoa.eus-en emandako azalpenak.


Anonyme Popular
Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza Aranoa
Doinua eta soinuak: Rafa Rueda Etxebarria
Eskusoinua: Josu Zabala Ajuriagerra
Tronpetak: Iban Urizar Amorante
Ahotsak: Erika Lagoma Pombar, Miren Amuriza Plaza eta Unai Iturriaga Zugaza-artaza
Soinu ingeniaritza: Jose Lastra Elorriaga
Ikus-entzunezkoa: Kulturaz koop-eko dapatistak

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri