Igor Elortza - Anonyme Popular proiektu berria 2022-10-10

Igor Elortzaren proiektu berriaren 'Anonyme Popular' kopla sorta Bertsoa.eus-en

'Anonyme Popular' oinarrian bertso jarriak dituen proiektua da, garaiari eta giroari jarriak egileak zabaldu duenez. Rafa Ruedak musikatu ditu eta ikus-entzuneko formatuan emanak datoz.

Igor Elortza hasi da sarean zabaltzen Rafa Ruedarekin batean landu duen Anonyme Popular proiektu berriko bertso-kantak eta gaur Bertsoa.eus-ek dakar esklusiban proiektuak izenburutzat daraman Anomyme Popular kopla sorta, ikus-entzunezko formatuan ondua. Anonyme Popular oinarrian bertso jarriak dituen proiektua da, garaiari eta giroari jarriak egileak zabaldu duenez. Rafa Ruedak musikatu ditu.

Bertsolari durangarrak aste honetan sareko plazan azalduko du bere proiektuaren berri, ostegunean argitaratuko dugun elkarrizketan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza