None 2022-10-26

«Askok aipatu didate finalarena. Ni hurrengo saioan ere bertsotara joanen naiz»

2022/BTN22/elkarrizketak/elkarrizketa_joanes_illarregi.mp3.mp4
Finalerako aukera hor dagoela ikusi arren, leitzarrak ez dio horri buelta gehiegi eman nahi. Bertsotan zentratu eta bigarren itzuliko saiora ere Elizondora joan zen aldarte eta grinarekin joatea du helburu.

Hilabete eskasean aldatu da zerbait Joanes Illarregiren bertsolari posizioa, bai behintzat bertsozale askoren begietara. Irailaren 25ean bere lehen Txapelketa Nagusian paper on bat egin zezakeen bertsolari gaztea zen. Urriaren 22 arratsaldean, bertsozale eta txapelketazale askoren ahotan finalerako hautagaien artean zebilena. Elizondoko finalaurrekoan 711 puntu atera zituen illarregi anaietan zaharrenak, Alaia Martinen atzetik bigarren eginda (729,5). Hiru bertsoaldi puntuatuenetatik bitan bera dago tartean eta txalometroa lehertzeko zorian jartzea ere lortu zuen zenbait alditan.

Finalarena jende askok aipatu diola adierazi dio Bertsoari, baina hankak lurrean nahi ditu. Azken bi Txapelketa Nagusietan, lehen itzulian 700 puntutik gora lortu zituztenak gero finalean sartu ziren.  2022an, ordea, beste finalaurrekoetako erreferentziarik ezean, ezin jakin 711 puntu benetan zenbat diren eta horrek oraindik eta zuhurtzia handiagoz jokatzera darama Joanes. Lanean jarraitu eta bigarren itzulira ere bertsotarako aldarte eta kontzentrazio onez joateko prestaketan bildu nahi ditu indarrak.

Arrasaten saioari eusten somatu zuen bere burua. Elizondon, loturetatik askatu eta gozatzen. Lorpen handitzat du hori leitzarrak, «bertsolaritza ulertzeko dudan begiratik» eta pozetik bizi du hori. Txapelketan zituen helburuak beteta, datorrena opari gisa hartuko duela dio. Entzun Bertsoa.eus-i eskainitako elkarrizketa.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa