Alaia Martin - Elkarrizketa 2022-10-24

«Finala probatzeko gogo handia daukat egia esan»

2022/BTN22/elkarrizketak/irabazleari_elkarrizketa_alaia_martin.mp3.mp4
Bere buruari finalaren aukera zabaldu izanak presioa baino patxada sortzen dio Alaia Martini. Garbi esan du askotan amestu izan duela finalarekin eta esperientzia hori probatzeko gogo handiz dagoela.

Alaia Martinek Txapelketa Nagusiko finalean sartzeko pauso oso handia eman du, Elizondoko finalaurrekoan 729,5 puntu eskuratuta. Lehen itzulian puntuazio hori lortuta bigarrenean finaletik kanpo gelditu denik ez dago txapelketako azken ediziotan. Elizondon ez ezik, Getxon ere erakutsi zuen sendotasunak ere bere alde egiten du. Baina oiartzuarrak badaki bigarren itzulian Amurrion ere bertsotan egin behar duela. Bere buruari finalaren aukera zabaldu izanak presioa baino patxada sortzen dio. Garbi esan du askotan amestu izan duela finalarekin eta esperientzia hori probatzeko gogo handiz dagoela.

Bere buruari motiboak ere eman dizkio amesteko. Duela 9 urte, 2013an, ate-ateraino iritsi zen, Txapelketa Nagusiko bere lehen parte hartzean. Aitor Sarriegi BEC-era azken txartela eskuratuta, Unai Agirre, puntuz berdinduta kanpora eta Alaia Martin gelditu zen ondoren. Finaletik bi postura, bere lehen Txapelketa Nagusian. Aldi hartaz oso oroitzapen gozoa du. Ez ordea, 2017koaz. Baigorrin bikain hasi bazen ere, egoera korapilatu egin zitzaion finalaurrekoetan. Sufritu izana du gogoan. 2022ko urriaren 23an, oso bestelako biharamuna Martinen bertso bidean.

Elizondon hankak lurrean ongi finkatu ta hegan egin dezagun bota zuen agurrean. Han ere patxadan sentitu zuen bere burua bertsotan eta «gaiei bideak» eta «txinpartak» ikusten zizkien. Publikoaren beroa, kantukideen arteko giro ona eta aurkezlearen lana ere azpimarratu zituen saio ondorenean.

Elkarrizketa honetan finaleko aukeraren aurrean nola sentitzen den eta Elizondoko saioa barrutik nola bizi izan zuen azaltzen dizkigu Alaia Martinek, besteak beste.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»