Txapelketa Nagusia 2022-11-19

Alaia Martin finalera begira, Amurrion ere irabazita

Alaia Martinek 676 puntu eskuratu ditu (724 aurreko puntuazio eskalan). Bigarren, Aitor Bizkarra (651,5); hirugarren, Oihana Iguaran, (632,5); laugarren, Onintza Enbeita (632,5); bosgarren, Agin Laburu (624); seigarren, Miren Artetxe (595,5). 1.250 bertsozale bildu dira Amurrion.

Alaia Martin Etxebeste Nafarroa Arenako finalean izango da, bi finalaurrekoak irabazita, sailkapenean inoiz ezagutu gabeko iraulirik eman ezean behintzat. Oiartzuarrak 676 puntu atera ditu bigarren finalaurrekoan (724 aurreko puntuazio eskalan). Bi saioetako puntuak batuta, 1.405,5 eskuratu ditu Martinek.

Hona hemen Amurrioko sailkapena (gogoan izan bertso bat gutxiago zela aurreko fasearen aldean):

-Alaia Martin            676
-Aitor Bizkarra         651,5
-Oihana Iguaran      632,5
-Onintza Enbeita      632,5
-Agin Laburu           624
-Miren Artetxe         595,5

Sei bertsolariek 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte, aurreko faseetan baino bat gutxiago. Beñat Vidal  aritu da aurkezle lanetan. Hona hemen ariketaz ariketako puntuazioa:

 

Zazpi epaile
Honako zazpi epaile hauexek aritu dira gaur Amurrion: Ainhoa Sarasua Lascaray, Aitor Jimenez Tolosana, Amaia Otxotorena Gamio, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Nerea Bruño Artazkoz eta Zigor Leunda Eizmendi. Larunbatean idazkari lanetan Joxe Mari Altuna Berridi eta Itziar Basterretxea Olarreaga.



Datorren larunbatean Baionan, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Unai Agirre eta Eñaut Martikorena. Azken finalaurrekoan, Bilbon: Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi, Amets Arzallus, Saioa Alkaiza, Jone Uria eta Maddalen Arzallus.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu