Frantziako Gobernuaren aitortza Bertsularitzari 2022-11-24

Bertsularitza kultura-ondare immaterial izendatu du Frantziako Kultura Ministerioak

Bertsularitza kultura-ondare immaterial izendatu du Frantziako Kultura Ministerioak
Bertsularien Lagunak Elkarteko kide Ainhoa Elizondok aipatu digunez "duen garrantzia eman behar zaio izendapenari, ez gehiago eta ez gutxiago: bertsularitza mugimendu bizia da gaur egun herriz herri eragile, sortzaile eta pertsona askok egindako lanari esker urtetako lanari egindako aitortza gisa hartu behar dugu izendapena".

Bertsolaritzak kultura-ondare immaterialaren izendapena lortu du Ipar Euskal Herrian, Frantziako Kultura Ministerioak hala aitortuta, Bertsularien Lagunak joan den udaberrian egindako eskaerari erantzunez.

"Ezagutu, praktikatu eta transmititu" azpitituluarekin helarazi dio izendapena egiaztatzen duen agiria Aritz Bidegain Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakariari, Bertsularien Lagunak Elkarteak adierazi duenez. Elkarteko kide Ainhoa Elizondok aipatu digunez "duen garrantzia eman behar zaio izendapenari, ez gehiago eta ez gutxiago: bertsularitza mugimendu bizia da gaur egun herriz herri eragile, sortzaile eta pertsona askok egindako lanari esker urtetako lanari egindako aitortza gisa hartu behar dugu izendapena". 120 bat saio edo ekimen antolatzen dira urtero, adin guztietako 45 bat bertsulari daude, 70 talde daude hezkuntza arautuan, bai ikastola zein eskola elebidunetan, eta 250 ikaslek izena eman dute bertsu eskoletan.

Iaz abiatu zuen proiektua Bertsularien Lagunak elkarteak. Beñat Iturralde Agirre antropologoaren gidaritzapean eta Thaïs Boukellaren laguntzarekin osatu da bertsolaritza ondare immaterialaren katalogoan sartzeko beharrezko den ikerketa lana. Fabien Van Geert Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitateko antropologoa aritu da arduradun zientifiko lanetan. Hauek ez dira lankide bakarrak izan ordea, Iturraldek ondoan izan baititu Euskal Kultur Erakundeko Terexa Lekunberri antropologoa eta inauteri eta euskal tradizioetan aditu den Thierry Truffaut ere. Xenpelar Dokumentazio Zentroko kideen laguntza ere ezinbestekoa izan da lana burutzeko.

Nafarroan 2018an jaso zuen babes hori eta Erkidego autonomoan prozesuan
Frantziako Gobernuak bezala, Nafarroako Gobernuak ere 2018an eman zion bertsolaritzari ondare inmaterialaren aitortza, legez Nafarroako lurraldean jaso lezakeen babes mailarik handiena emanez. Bi izendapen horiek ditu bertsolaritzak kultura-ondare inmaterial gisa.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagokionez, Bertsozale Elkarteak dagokion eskaera egina dio Eusko Jaurlaritzari Erkidegoan ere Bertsolaritzak kultur-ondare inmaterialaren aitortza izan dezan eta prozesuan dago gaia. 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa