BBK Sariketak 30. urteurrena aurten 2022-11-29

BBK Sariketako finala eta urteurren jaia eguenean Bilbon

BBK Sariketako finala eta urteurren jaia eguenean Bilbon
Lea-Artibai eta Durangaldea taldeak heldu dira aurten finalera. Finalaren ondoren, BBK Sariketan kantatu izan duten bertsolarien saioa izango da. Eguenean, Bilbon, BBK Salan, 18:00etan.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketak 30 urte bete ditu aurten eta finalak ospakizun kutsua izango du edizio berezi honetan. Ostegunean jokatuko da finala Bilbon BBK Salan, 18:00etan hasita. Aurtengo finalistak Lea-Artibai eta Durangaldea dira eta bi eskualdeak ariko dira buruz buru, gaztetxotan zein heldutan. Sarrera doakoa izango da.

Azaroaren 7an hasi zen aurtengo bertsolari gazteen sariketa Markina-Xemeinen. Ordutik 4 kanporaketa eta 2 finalaurreko joan dira. Zortzi eskualdek hartu dute parte aurten ere, eta saioak ikastetxeetan eta udal eraikinetan egin dira.

BBK kantatu duten bertsolarien saioa ondoren
Durangaldea eta Lea Artibaiko bertsolari gazteak ez ezik, 30 urteotan BBK Sariketan parte hartu duten hainbat bertsolarik kantatuko dute finalaren ondoren. Eskualdekako sariketa izaki, eskualde bakoitzeko bat ariko da bertsotan: Nerea Ibarzabal, Igor Elortza, Oihana Bartra, Jone Uria, Asier Alcedo, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue. Idoia Anzorandia eta Igor Menika ariko dira aurkezle lanetan. Aurretik, bertso jarriak ere izango dira, Ibon Izak BBK Sariketari jarriak.

Egitaraua
    18:00etan finala: Lea-Artibai eta Durangalgaldea
    20:00etan sari banaketa eta bertso idatziak Ibon Izaren ahotik
    20:30ean brindisa
    21:15ean bertso saioa: Nerea Ibarzabal, Igor Elortza, Oihana Bartra, Jone Uria, Asier Alcedo, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue. Idoia Anzorandia eta Igor Menika ariko dira aurkezle lanetan

Egindako bidea merezi duen moduan ospatzeko deia
Antolakuntzak ekitaldira joateko dei berezia egin gura dio publikoari, «urte hauetan guztietan egindako bidea merezi duen moduan ospatzeko».

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu