Zutabea 2022-12-15

"Azken urteetan ohiko egituratik ateratzen diren saioak, sariketak… ari dira jaiotzen"

"Azken urteetan ohiko egituratik ateratzen diren saioak, sariketak… ari dira jaiotzen"

Maide Garmendia Jauregi

Txapelketa Nagusia azken bost urte hauetan plazan eta gizartean gertatu eta aldatu denaren isla da. Zutabetxo hau idazten ari naizenean dagoeneko badakigu nork kantatuko duen aurten finalean; txapelketa osoaren erradiografia bat ere egin dezakegu. Batez ere, aipatzeko modukoa da bertsolari belaunaldi berrien presentzia: tokia hartzen ari dira, eta tokia hartu dute, aurten baita finalean ere. Horrekin batera, egungo gazteen kezkak, gauzak ulertzeko moduak, bizitzekoak, pentsatzekoak… eta hau, txapelketan ere agian bai, baina orokorrean, plazan ari da gertatzen.

Hala ere, belaunaldikideez, eta hauek dakarkitenaz galdetu zidan Igaurik, eta kasu batzuetan adinez nahiko gertu dugun jendea bada ere, zu eta bion belaunaldia txapelketan ordezkaritza handiegirik gabekoa da oraingoz, nahiz eta plazan bere lekua egiten ari dena izan.

Bertso saio formatu berriak. Azken urteetan ohiko egituratik ateratzen diren saioak, sariketak… ari dira jaiotzen. Bertsolari gazteak, kasu gehienetan eta salbuespenak salbuespen, instituzionalizatutako bertso plaza saretik kanpo geratzen dira. Hala, haien posizionamendu politikoagatik, gizarteko mugimendu baten edo bestearen gerizpean antolatzen diren saioetan hartzen dute lekua.

Ikusi beharko da ea nola gorpuztuko den egoera hori datozen urteetan, plazan eta txapelketetan, gaur arte ezagutu dugun iritzi edo mundu ulerkeraren hegemoniak mugak jotzean. Ea nola eraikiko diren diskurtsoak, zeri kantatuko zaion, zergatik, nondik…

Behin hau esanda, Zaldibiako Hodei Munduateri jarriko diot hurrengo puntua. Txiki-txikiak ginela hasi eta gaur arte bertso-eskolako kide, bertsokide eta adiskide dudanari. Badaude larunbat gauetako bertsolariak, behin ere plazara atera gabekoak, Txapelketa Nagusiko finalean kantatuko dutenak… Zerk egiten du bat bertsolari?

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu