Zutabea 2022-11-25

"Bertsoa posible da, beraz, jendea euskaltzaletzeko, edo zenbait aurreiritzi gainditzeko, bederen"

"Bertsoa posible da, beraz, jendea euskaltzaletzeko, edo zenbait aurreiritzi gainditzeko, bederen"

Igauri Lopetegi Amostegi

Gasteizko astearte friki haiek eta txoroen arteko txorakeriek elkartu gintuzten Gorka eta biok, etxeratze agindua besteen etxean konplituz. Kaletik bakartze hark gu elkartu gintuen bezalaxe, Irundik aldentzeak esango nuke bertsoarekin batu ninduela berriz ere. Frikitzeko edo bertsozaletzeko aukera eman zidan ikasleen artean arnasten den bertso giroak, guk hauspotu genuenak.

Zuk diozun moduan euskararen helmen mailak guztiz baldintzatzen du bertsolaritzarena, eta Irunen kasuan nahi baino arrunt murritzagoa da hau. Zaila suertatzen da edozein tabernatan gazte kuadrilla bat euskaraz aditzea. Bertsoarengan honek eragin zuzena du, eta ordu txikitako puntulariez gain, gure belaunaldian ez da bertsolaririk.

Dena den, xuri guztiak ez dira irinak, eta ordu txikitako puntulari hauekin kalean inoiz bertsotan aritu izan naizenean beti agertu izan da "Hostia, ¡Qué guapo!" edo antzekorik esan duen norbait. Bertsoa posible da, beraz, jendea euskaltzaletzeko, edo zenbait aurreiritzi gainditzeko bederen, tresna izan, baita Irun bezalako hirietan ere. Hortaz, plazan egin nahiko nukeenari helduta, jaioterrian egin egin nahiko nuke, ordu txikitako puntulari hauek bertsokide edo bihur daitezen eta "¡Qué guapo!" diotenak bertsozale. Horretarako, euskaraz bizitzeko egiazko baliabideak behar ditugu, ordea, eta ez naiz bereziki optimista honi dagokionez. Kapitalismoak hizkuntza gutxituak irensten segitzen duen bitartean, patu krudela datorkigu.

Gasteizera Zaldibiatik etorri zen Maide Garmendiarengana joko dut nik puntua jartzera. Gorkaren lagun egin nintzen pisu berean ezagutu nuen Maide, bertsotan hizketan beste eginez ia-ia. Euskararen aferatik pixka bat aldentze aldera, zer ari zaizu iruditzen txapelketa nagusia? Zer dakarkigute gure belaunaldikideek eta nola islatzen da hau gure plazetan?

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa