Goizetik afalostera arte berriz ere 2023-01-10

Bertso poteoa goizean, 5 bertso bazkari eta afalosteko ekitaldia Bertso Egunean

Bertso poteoa goizean, 5 bertso bazkari eta afalosteko ekitaldia Bertso Egunean

Pandemia osteak Bertso Egunari luzatua eman dio 2023an. Goizean hasi eta afalondorenera arte luzatuko da berriz ere, izaera ibiltaria hartu zuenetik lehenengoz. Bertso eskaintza zabala eta anitza izango du: zazpi ekitaldi denera: bertso poteoa goizen, formatu ezberdinetako bost bertso bakari elkarteetan, libre saioak, musikatuak zein gaiekin. Eta eguna borobiltzeko, afaria eta afalondoko ekitaldia: bat-bateko zein bertso jarriak. 30 bertsolari inguruk kantatuko dute eta bi gai-jartzaile ariko dira. Hauxe 2023ko Bertso Egunerako eskaintza eta sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus gunean. Bertso bazkariak eta afaria izango dira sarrera beharrekoak.

Bost bertso bazkari
Elkarte bakoitzean mota ezberdineko saioa eskainiko da. Tartean, hiru libreko saio izango dira: batean, Jone Uria eta Sustrai Colina ariko dira; bestean, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza; eta hirugarrenean, Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga. Bertso saio musikatu bat ere izango da, eta han ariko dira Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Gaztelumendi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal, Imanol Artola Felixek gaiak jarrita; musikaren ardura izango dute Gari Otamendik eta Ixak Arrutik. Andoni Egaña eta Nerea Elustondo ariko dira bosgarren bertso bazkarian, Ane Ezenarrok gaiak jarrita. 

Bat-bateko eta bertso jarriak afalostean
Arratsaldean poteoa izango da, eta 21:00etan afaria eskainiko da Elikagunean. Afalosteanbertso ekitaldia Elikagunean bertan. Eñaut Martikorena eta Maialen Lujanbio ariko dira librean; gaiak jarrita, Ane Labaka, Maddi Aiestaran, Peru Abarrategi eta Sarai Robles; eta bertso jarriekin, Aissa Intxausti, Ander Fuentes Itturri, Joanes Illarregi, Josune Aramendi eta Xabat Illarregi. Gai jartzen ariko dira Ane Ezenarro eta Imanol Artola Felix.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»