Azpeitian, urtarrilaren 28an 2023-01-10

Bertso Eguneko sarrerak salgai

Bertso Eguneko sarrerak salgai
Bertso bazkaritarako eta afaritarako beharko dira sarrerak.

Bertso Eguneko hainbat saioetako sarrerak eskuragarri daude Bertsozale Elkartearen www.bertsosarrerak.eus atarian. Urtarrilaren 28an izango da Azpeitian eta pandemia aurreko formatua izango du, egun osoko bertso jaia osatuz. Goizean libreko saioak izango dira tabernaz taberna eta bertso bazkariak ondoren, herriko elkarteetan, Oilo Soro, Zulo Zabal, Ziripot, Oilagorra eta Txalintxo elkarteetan, hain zuzen ere.

Elkarte bakoitzean mota ezberdineko saioa eskainiko da. Tartean, hiru libreko saio izango dira: batean, Jone Uria eta Sustrai Colina ariko dira; bestean, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza; eta hirugarrenean, Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga. Bertso saio musikatu bat ere izango da, eta han ariko dira Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Gaztelumendi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal, Imanol Artola Felixek gaiak jarrita; musikaren ardura izango dute Gari Otamendik eta Ixak Arrutik. Andoni Egaña eta Nerea Elustondo ariko dira bosgarren bertso bazkarian, Ane Ezenarrok gaiak jarrita. 

Bat-bateko eta bertso jarriak afalostean
Arratsaldean poteoa izango da, eta 21:00etan afaria eskainiko da Elikagunean. Afalosteanbertso ekitaldia Elikagunean bertan. Eñaut Martikorena eta Maialen Lujanbio ariko dira librean; gaiak jarrita, Ane Labaka, Maddi Aiestaran, Peru Abarrategi eta Sarai Robles; eta bertso jarriekin, Aissa Intxausti, Ander Fuentes Itturri, Joanes Illarregi, Josune Aramendi eta Xabat Illarregi. Gai jartzen ariko dira Ane Ezenarro eta Imanol Artola Felix.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu