Bertso Agenda 2023-01-19

12 bertso ekitaldi asteburuan

12 bertso ekitaldi asteburuan

Elurrak eta hotzak ez du asteburuko bertso agenda gelditu eta formatu ezberdinetako dozena bertso ekitaldi behintzat badaude iragarrita. Bihar eguerdian Bilbon Emakumeak kongresuan izango du hitzordua bertsoak. Gauean bertso afariak eta gazte sariketa Senperen, Mutrikuko gaztetxean, Zaraunzko Urteta auzoan, Zeraingo Ohiarte sagardotegian eta Zornotzako Uxarte sagardotegian.

Larunbatean, bertso bazkariak Atharratzen eta Etxalekun. Arratsaldean, Tolosan, Atariako saioak 10. edizioa osatuko du Tolosan Leidor beteta. Gauean, urteroko bertso afaria Barinagan. Igandean, Irungo Ola sagardotegian izango dira bertsoak.

Ikusi agenda xehea Xenpelar Dokumentazio Zerbitzuaren agendan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza