Larunbatean, Tolosan, 18:00etan 2023-01-17

Tolosaldeko Atariako saioak berriz ere Leidor Antzokia goraino beteko du, bi urtez aforo murriztuarekin antolatu behar izan eta gero. Sarrera guztiak agortu dira. Jaialdi honek sorreratik arrakasta handia izan du eta beti goraino bete du Tolosako antzokia, 800 lagunetik gorako aforoa duena. Jaialdia larunbatean izango da, 18:00etan. Bertsotan: Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu, Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabal, Amaia Agirrek gaiak jarrita.

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza