Otsailaren 9an hasita 2023-01-26
Aurten ere bertso eskaintza anitza eta ugaria dakar Nafarroako Iruñean, otsailean hasiko den bigarren edizio honetan. Azken urteetako bideari jarraiki, hiru jaialdi izango ditu, helduenak bi Nafarroako Antzerki eskolan eta bertsolari gazteena Laban, bertso afari sentsoriala Geltokin, Igor Elortzaren eta Rafa Ruedaren Anonyme Popular Antzerki Eskolan, eta umeentzako eskaintza Bertso jasa, bat-bateko jolasa, Arrosadiako Civivoxean. Lehenengo jaialdia hasi aurrean, Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia izango da.
Otsailaren 9tik martxoaren 2 bitartean izango dira sei ektialdiak. Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Iruñeko Udalaren eta lankidetzan antolatzen da Bertsoaroa. 1991. urtean sortu zen eta 32. edizioa du aurtengoa.
Sarrerak
Antzerki Eskolan egingo diren hiru emanaldiek bosna euroko sarrera izango dute -14 urte artekoen kasuan, doan-, eta hiruentzako bonoa eskuratu ahal izango da 12 eurotan (sarrerak salgai antzokiaren webgunean). ‘Bertso jasa’ tailerrerako izena eman beharko da aurrez, eta bertso afari sentsorialaren kasuan, Geltokiren webgunean erosi beharko dira sarrerak, 21 euroan (kontsultatu menua, hemen). Gazteen bertso saioak sarrera librea izango du, aforoa bete arte.
Egitaraua
OTSAILAK 9, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
BERTSO JAIALDIA
Bertsolariak: Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Julio Soto, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza.
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea
(18:30ean, Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia)
OTSAILAK 15, asteazkena, 19:00etan, LABAn
Gazteen saioa
Bertsolariak: Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre.
Gai-jartzailea: Iratxe Muxika
OTSAILAK 16, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
‘ANONYME POPULAR’
Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Igor Anonyme Popular
Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza
Doinuak eta soinua: Rafa Rueda
Ikus-entzunezko narrazioak: Kulturaz kooperatiba
Aholkularitza eszenikoa: Oier Zuñiga
Irudigintza eta dirudigintza: Gotzon Garaizabal eta Malen Amenabar
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*
OTSAILAK 18, larunbata, 11:00etan, Arrosadiako Civivoxean
‘BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA’. Haurrentzako bertso tailerra
Bertsolariak: Ainara Ieregi, Iker Gorosterrazu.
8-12 urte artekoentzat. Izen-ematea beharrezkoa, otsailaren 16ra arte, nafarroa@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan
OTSAILAK 23, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
BERTSO JAIALDIA
Bertsolariak: Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Sarai Robles.
Gai-jartzailea: Maialen Belarra
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*
MARTXOAK 2, osteguna, 20:00etan, Geltokin
BERTSO AFARI SENTSORIALA
Bertsolariak: Alazne Untxalo, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.
Gai-jartzailea: Ander Aranburu
Sarrerak 20 eurotan salgai www.geltoki.red atarian
Leire Urbeltzen irudia
Leire Urbeltz Munuce ilustratzaile iruindarrak egin du aurtengo Bertsoaroaren irudia, eta Elizondoko Malmö estudioaren laguntza izan du diseinu grafikoan. Hala azaldu du Urbeltzek irudiaren jatorrizko ideia: "2023ko Bertsoaroaren irudian, zehar-mintzo eta ibilbide landuen bidez, bertsoak botatzeko neurriz gaineko diskurtso-gailu sofistikatua aurkezten dugu. Bitxikeri honek normalean kate-erreakzio bat sortzen du: metrika, errima eta patroiekin jolastuz zentzu sakona duen bat-bateko hartu emanak eragiten baititu".
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24