Laban eta Antzerki eskolan 2023-02-15

Bertsoaroako hiru ekitaldi izango dira aste honetan Iruñean, gaurtik hasita. Urtero bezala, aurten ere gazte jaialdia izango da Bertsoaroko eskaintzetako bat eta gaur izango da. Aurten leku berria estreinatuko du eta Laban izango da, 19:00etan. Bertsotan, herrialde desberdinetako sei bertsolari gazte: Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena, Irantzu Idoate, Maddi Agirre eta Izaro Bilbao, Iratxe Muxikak gaiak jarrita. Bertsoa.eus-ere hantxe izango da. 
Asteko bigarren hitzordua Igor Elortzak gidatutako Anonyme Popular proiektuaren emanaldia izango da. Urtarrilaren 29an Azpeitian estreinaldia eginda, berri-berri iritsiko da Iruñeko Antzerki eskolara. Sarrerak Antzerki Eskolako webgunean eskuragarri.
Astea borobiltzeko, larunbatean umeentzako eskaintza izango du Bertsoaroak. Bertso jasa, bat-bateko jolasa. Haurrentzako bertso tailerra da Ainara Ieregi eta Iker Gorosterrazu bertsolariek zuzenduta. Arrosadiako Civivoxen izango da, larunbatean, 11:00etan.
Datorren astean jaialdia
Datorren ostegunean Bertsoaroko azken jaialdia izango da Antzerki Eskolan, 19:00etan: Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Sarai Robles ariko dira kantuan, Maialen Belarrak gaiak jarrita.
Aurtengo postrea, Bertso afari sentsoriala izango da martxoaren 2an: Alazne Untxalo, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina, Ander Aranburuk gaiak jarrita.
Sarrerak 20 eurotan salgai www.geltoki.red atarian
Bertsoaroa joan den ostegunean hasi zen eta Antzerki Eskola bete zuen lehenbizko jaialdiak. Miren Artetxe, Etxahun Lekue, Julio Soto, Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi aritu ziren kantuan, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita.


Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28