Murgian, udaletxean, 18:30etan. 2023-03-09

Arabako Kuadrilla arteko azken finalaurrekoa igandean

Arabako Kuadrilla arteko azken finalaurrekoa igandean

Igandean jokatuko da Arabako bertso kuadrilla artekoaren azken finalaurrekoa Murgian Arabar Errioxako Txandrio eta Gasteizko Katuko muinoak taldeen artean. Udaletxean, 18:30etan da hitzordua.

Katuko muinoak taldeko kideak: Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Xabier Antia eta Ekaitz Samaniego. Txandrio taldekoak berriz, Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta, Beñat Otamendi, Peio Artetxe, Eñaut Insausti eta Unai Bengoetxea.

Gai jartzaile lanetan Lierni Altuna ariko da. Saioa hiru epailek baloratuko dute: Oier Iñurrieta (Katuko muinoak), Mikel Fernandez de Arroiabe (Txandrio) eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Aitor Jimenez.

Ondorengo ariketak egin beharko dituzte bertsolariek finalaurrekoetan:

-Agur kolektiboa (ez da puntuagarria)
-A taldeko batek B taldeko batekin ofizioka zortziko nagusian hiruna bertso
-Aurrekoak atzekoei, A taldeko batek B taldeko hiruri eta alderantziz, gai emanda, aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana
-B taldeko batek A taldeko batekin ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
-Hiru punturi erantzun zortziko txikian (B taldeko bertsolariak A taldeko bertsolariari eta alderantziz).
-Asmakizuna A taldeko 3 kideen artean, puntuka, A taldeko batek hitza jakingo du eta taldekideei erantzungo die 3 minututan. Ondoren B taldekoek ariketa berdina.
-B taldeko bik A taldeko biren kontra ofizioka, Iparragirre doinua taldekidearekin erdibana osatuz, gaia emanda audio formatuan.
-Gaia emanda, talde bereko hiru lagunen artean hiruna kopla musikaz lagunduta.

Aurreko bi finalaurrekoetan, Aramaioko Izena Pentsau bida eta Gasteizko Errexela taldeek eskuratu dute finalerako txartela.

Urtarrilaren 27an hasi zen Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Guztira, bat-bateko 12 taldek hartu dute parte lehen fasean, eta hiru astez 12 saio egin ondoren 6 talde pasa ziren finalaurreko hauetara. Finala, Laudion, martxoaren 25ean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu