Joanes Illarregi - Elkarrizketa 2023-03-21
Joanes Illarregi Marzol (Leitza, 1999) Txapelketa Nagusiko finalean bertsotarako izan zuen lasaitasun eta aldarte librearekin gelditu da bereziki. Txapelketa osoko ia aldarte onena sentitu zuen Nafarroa Arenan, Elizondokoaren batera. Bilbo izan zuen ifrentzua. Finalean bertsotan plazako moldean aritzera joan zen eta lortu duelakoan dago. Bertsoaldi bat apartatzeko eskatuta, bi ekarri ditu: goizean sei puntuko motzean Aitor Mendiluzerekin egindakoa eta arratsaldean, hamarreko txikian Beñat Gaztelumendirekin osatua aukeratu ditu, horiek izan zirelako berak bertsotan bilatzen duenera gehien hurbildu ziren lanak.

Liseriketa gogorra
Finalean egindako lanarekin gustura gelditu arren, final ondorenak badu bertsolarientzat gogorretik ere, eta halaxe egin zaio Leitzako bertsolariari ere. Final ondorengo liseriketarena entzuna zuen baina ez zuen uste «horrenbesterako zenik». Esperientziak baiezkoa erakutsi dio. Berriro indarrak bilduta eta gustura dabil plazan Illarregi. 
Txapelketa ondorena, finalaren eguna, hasi aurreko minutuak nola bizi izan zituen, txapelketako alderik gozoena eta gaziena, bertsolaritza alde laboraletik gazte baten ikuspegitik, plazako irakurketa... Joanes Illarregik testigantza sakona eta zabala utzi du Bertsoa.eus-en.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28